Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Geure gauzatxuak

29/04/2009 GMT 1

Halakoren baten

barrutia5 @ 23:25

31/12/2008 GMT 1

Urte barri on!

barrutia5 @ 00:38

08/10/2008 GMT 1

Gotzon

barrutia5 @ 17:02

Gotzon

Gotzon Garate hil jaku gaur. Gure maisu eta eredu euskera kontuetan. Pertsona ona. Langile burrukatua. Euskaltzale zintzoa. Gotzon danok maite dogu.
Gotzon handia izan da eta handia da bere obra. Euskal literaturan egin dauena, bere eleberri eta liburu guztiak. Euskal Filologia berak sortu eta bertan irakatsi. Euskerea ikertu eta argitaratu. Jentea adoretu. Ikasleai ondo esan. Gotzon lakoak dira euskereari arnasea emoten deutsienak, bideak leuntzen deutsiezanak, kultura baten erreferente beharrezkoak.
Zeruan daukagu eta zeruan dauka euskereak gotzon edo aingeru jagola ona. Eskerrik asko.

22/08/2008 GMT 1

Agirika egin didate

barrutia5 @ 22:52

Birritan. Arrazoiarekin.
Zirkuan, atzerengo ilaran geunden jesarrita. Funtzioa hasi eta gero, gure aurreko ilara guztiak hutsik zeuden, zirkuaren hegal baten. Bost ilara aurrerago joan ginen umeekin, baita geu ikusita, gure albokoak ere. Gizona etorri zitzaigun bost minutu garrenean linterna eskuan zuela, txartel eske. “¿Quién les ha sentado aquí? – Nadie. – Estas entradas son de la última fila. – Ya, ya. – Yaya es una abuela......” Bueno, baina jator portatu zen eta bertan egoten utzi zigun, lekuaren jaberik ez zen ageri eta.
Bigarrena, barraketan hau ere, txurrerian. Txurro eta patata frijitu batzuk erosi genituen. Gero mugitu egin ginen, suak ikusteko. Umeak ketchup gehiago eskatu zidan patatei botatzeko eta bila joan nintzen. Baina hiru-lau bider eskatu zidan ketchup gehiago. Suak laster hasteko ziren eta hurren neukan txurrerian bota nion ketchupa: “échale el ketchup donde has comprau las patatas”, zakar eta desatsegin gizonak lehenengo eta andre batek gero, txurreriakoek.
Hau dok e! Berrogeita bi urterekin ume bati baino errieta gehiago egiten didate. Ahalegindu beharko dut formaltzen.

20/08/2008 GMT 1

Se vende

barrutia5 @ 18:20

Kolar edo etxe atari gehienetan horixe leiduten dogu. Etxe batzuetan “se vende” bat, beste batzuetan bi, edo hiru... Ea benetako krisia datorren eta prezioak asko-asko bajatzen diran. Igoerak itzelezkoak izan dira, baina beherantz, astiro-astiro doa gauzea. Gure etxeagaitik gitxiago pagauko deuskue, baina gitxiago kostauko jaku beste bat erostea.

25/06/2008 GMT 1

Kirolaren kontra

barrutia5 @ 00:48

"Banun partidu ikusten" esan eustan behinola lagun batek kalean. Eta partidua egoanez, lotu be ez zan egin apurtxu baten berbetan. Zorioneko eurokopako partidua.
Ni neu kantsata nago egunero teleberrin hainbeste kirol albiste entzuten: Atleti, Iurbentia, Euskaltel... eta orain udea dator: estropadak, ziklistak... Bardin deust Atleti bigarren mailara badoa be, zer pasako litzateke ba? Ganera txarren-txarrena da diru publiko asko emoten jakiela, eta horretarako eztago eskubiderik. Onena futbol-zelaia kendu eta parke handi bat egitea izango litzateke, Bilbon premina ederra dago eta.
A! Kirola egitea ona ei da, egitea e?

01/06/2008 GMT 1

Ur apur bategaitik... komediak!

barrutia5 @ 12:49

Ez dot uste horrenbeste euri egin dauenik, eta beitu, errekak ganez egin beharrean! Laster harako uriolen antzekoak eukiko doguz eta noren errua izango da? Politikariena! Beti da gobernuaren errua, Tipek eta Colek errazoia eukien.

27/04/2008 GMT 1

Bilbon auto lar

barrutia5 @ 13:24

Auto lar dabil Bilboko kaleetan eta horixe ei da kutsadura sortzen duena. Nik, alkatea banintz, ez nieke utziko autoei Bilbo barruan ibiltzen, kale guztiak peatonalak edo oinezkoentzat jarriko nituzke. Ez dut beste irtenbiderik ikusten.

26/04/2008 GMT 1

Zuzendu hutsak

barrutia5 @ 15:20

inkesketek esaten duten arabera orainaldian umeek daukaten heziketa inoiz baino txarragoa da

Hasi baino lehen, esatea gustatuko litzaidake zinemazale amorratua naizela, eta edozein film mota ikustea gustatzen zait

Egoera hau zinemaren industriarentzat kolpe handia izan da grebaren denboraldian guztiz geldituta geratu delako eta produktoreek eta aktoreek diru asko galdu dute.

umeen heziketa neskame edo aitite-amamaren eskuetan dago

Zerbait txarto ateratzen bada, beste pertsonari botatzen diote errua

Horrela, konpon dezakegu arazoa eta gure seme-alaba hobeto egongo da

ez zen arraroa bai etxean bai eskoletan umeak jo zituztela

Amaitzeko, ezkorra egon arren, oraingo heziketan abantaiak eta alde onak badituzte ere esan beharko nuke.

Urteak aurrera joaten diren neurrian, gure inguruko gauza guztiak aldatuz doaz.

Ikusiko dugu zer gertatuko ote den.

Karteleran dauden filmen artean gehienak amerikarrak dira, ehuneko hirurogeia behintzat.

Atzerantz begiratzen badugu konturatuko gara zenbait gauza aldatu direla

Oso arrunta da kaletik ikustea nola 10 urteko haur batek bere amari edo aitari ohikutzen duen

80ko hamarkadan aldaketa nabarmenak ematen hasi ziren

Denbora pasa ahala, ohitura hauek jarraituko dituzte konturatu gabe

Gero eta ohitutagoak gaude Amerikako bizitzaren bizkortasunari

Guraso asko euren semeak primerako hotel batean baleude bezala zaintzen dituzte

Gorago esandako kontuan hartu ondorio gisa zera esan genezaka

Orain, berriz, bat edo bi ume baino ez daukagu

Inkesten arabera umeen pisua erdibestekoa handitu egin du azken hamarkadan

Dirudienez, gero eta jende gutxiago zinemetara joaten da

zergatik amerikar filmak espainiarrak baino gehiago ikusten dira?

Zinemera joateak merkeagoa izan behar du

14/04/2008 GMT 1

Eta Hizkuntza Eskolako tituluak eta irakasleen perfilak zer?

barrutia5 @ 22:16

Tituluen konbalidazioen berri eman digute, baina jende askorentzat hain garrantzitsuak diren Hizkuntza Eskola Ofizialetako tituluak eta irakasleen perfilak falta dira koadroan.
Gainera, beste titulu horien konbalidazioa egiten sei hilabete handi tardatuko dutela esan dute. Gutxi iritziko diote. Ba, guk hainbat arinen jakin nahi dugu zertan garen, guztia susto hutsa izan den edo manifak egin behar ditugun Gran Vian zehar. Joango gara, joan behar bada.

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!