Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Geure gauzatxuak

Artxiboa: Urria 2007

24/10/2007 GMT 1

Trenbidera ezer jausiz gero,

barrutia5 @ 15:04

Trenbidera ezer jausiz gero, kontuz ibili behar da. Sekula ez da trenbidera saltatu behar. Hobe da jausi den hori galdu, hankak edo bizia galdu baino.
Bilboko metroan “Trenbidera ezer jaustekotan” ipini dute, baina ez dago ondo e?

Ezer lortzekotan, lan egin behar da. (= ezer lortu nahi badugu, ezer LORTZEKO; lehenago lan egin, ez ondoren)

Ezer lortuz gero, ospatu egingo dugu. (= ezer lortzen badugu, ondoren ospatu)

22/10/2007 GMT 1

Aurten bigarren mailara bajatu baietz!

barrutia5 @ 15:45

Bai, atzo Athletickek irabazi egin zuen. Etxetik kanpora gainera! Baina eztaipa... aurten bigarren mailara bajatu baietz!

Behi euskalduna

barrutia5 @ 14:47

Behi euskaldun baten memoriak 1 (Lehenengo atala)

ailorbe – (25, “alholva” bot.)
argi-txinta – Egun berriaren aurreneko argi-txintarekin (30, “argi-izpi”)
artean – Artean ez zen benetako Setatsua (28, “todavía”, lehenaldian)
asko – Ondo asko gogoratzen zara (29, oso)
asper-asper eginda nengoen – (18, guztiz aspertuta)
berealdiko – berealdiko pendiza dago (26, itzelezko)
dardarizo – dardarizoka neukan isatsa (24, dardakada) - dardakadan
desenkusatu – (19, aitzakiak ipini)
desolamendu – (19, “desolación”)
fastikagarri – (22, “molesto, aburrido”)
harlauza – (22, “losa”)
hasperen egin – (19, “suspirar”)
higuingarri – izakirik higuingarriena (29, nazkagarri, antojagarri)
hotzikara – Hotzikara batek hartu zizkidan bizkar-isatsak (23)
ikuilu – (25, korta)
intzirika – .. Hantxe joan zen gizarajoa intzirika (27, “aullando”)
inondik ere – baina otsoak zu baino gehiago dira inondik ere (25, zalantza barik)
koipea eman – koipea eman niola Setatsuari (22)
kozkor – (“bulto, chichón, bollo”)
lelo – gauero-gauero entzun beharko nuen leloa (30, “estribillo”)
marru egin – (18, “mugir”)
nolanahikoa – (24, edonolakoa)
ohantze – (28, ohe)
pendiz – berealdiko pendiza dago (26, aldats, aldapa)
petraldu – (23, “volverse descarado”)
sator – (20, “topo”)
sugandila – (21, “lagartija”)
teinkatu – Atzeak eta aurreak teinkatuz (24, “tensar”)
uhurika – (26, “aullando”)
uxar egin – uxartu: indusi, induskatu, muturkatu (“hozar, hocicar”)
zakartu – zakartu nintzen orduan (22)
zapuztu – erantzun guztiak zapuzten zizkidan (22, .. “estropear, arruinar, fastidiar”)
zilipurdika – zilipurdika jaitsi nintzen (27, bilinbolaka, “dando volteretas”)
ziraun – (20, “ciega, sirón, lución”)
zizare – (20, har, “lombriz, gusano”)
zomorro – (20, “bicho, bicharraco”)
zoro – landare zozo eta urtsuekin (17, lelo)

isatsa galdu beharrean – 26
sekulako ostikoa eman nion, eta baita bete-betean harrapatu ere – 27
Gureak egin du, lagun! – 27
Etzazu esan! – 29 (Ez da izango!)
Eta halaxe egin nuen - 30
hotsa dabil, otsoz beteta daudela mendiak – 24
laster zara etxean
luze iruditzen zitzaidan denbora – 21
orduan bai portatu zela lagun! – 28
ni bere esanetara jarri arteko onik ez du – 28


Behi euskaldun baten memoriak 2 (Bigarren atala)

amuarrain – (33, “trucha”, arrankari)
belauniko – (41, “de rodillas”)
belaze – (37, landa, belardi, “prado, pastizal”)
birigarro – (32, “zorzal, malvís”, txoria)
dohai – Zaldiak badu dohairik (43, “don”)
erdiragarri – oihu erdiragarria aterako litzateke nire eztarritik (32, “desgarrador”)
errai – (39, “entraña”)
errainu – hitzak sentimenduaren errainu apal direla (36, “rayo, reflejo”)
estraineko – estraineko aldia (39, lehenengo)
estropezuka – (39, “tropezando”)
goroldio – (39, “musgo”)
hartara – erabakita gelditu zen hartara nire mundu honetako txokoa (31, hala)
kankailu – (34, “grandullón, torpe”)
luzamendu – (39, “demora, dilación”)
maindire – (37, izara, “sábana)
mataza – elur mataza bat bezain xuabe (32, “copo”)
merezi – merezi dit Balantzategira poliki-poliki abiatzea / nik ezin jakin Balantzategirako bidaiak merezi didan – 35
minberatsu – (41, “delicado, sensible”)
moztaka – (36, “bajo de estatura”)
muin – haserre bizian, muinak kiskaltzen (41, “tuétano, médula”)
nahigabe – Zergatik hainbeste nahigabe behi izateagatik? (41, “disgusto”)
nonbait – Denak berarekin ahaztuta egon, nonbait (34, antza)
purrustada – (41, “refunfuño”)
sail – taxuzko sailik gabe utziko Pirinio osoa (36, “terreno; campo”)
taxuzko – (36, ganorazko)
txepetx – (33, “chochín”, txoria)
tximirrika – (33, tximeleta)
zain – (38, “raíz superficial”)
zanbuluka – (39, “balanceando”)
zapelatz – (33, hegazti harrapari batzuen izena)
zatar – maldizio zatar bat (40, itsusi)
zorro – oraintxe bertan aterako nituzke hegoak zorroetatik eta hasiko nintzateke hegan (32, “vaina, funda”)

Esakera modukoak
Edo hori entzun izan dut behintzat - 33
onenak emanda bainago (32)
Nondik begiratzen zaion – 34
Zehatz eta mehatz jakiterik ez dago – 37
harrika egin zidan – 40
Behi izatea gauza handia duzu! – 41
Eta palazio batean bizitzeko esperantzak ere baneuzkan. Leku ederrean! – 41

Behi euskaldun baten memoriak 3 (Hirugarren atala)

abantada – Aldapa beheraren laguntzarekin abantada hartuz (51, “impulso, acometida”)
aharra – kexüak eta aharrak sortzen zütüzün nonahi (47, “riña, disputa”)
ahuldade – izuak belaunetan jartzen zidan ahuldadearekin (50, “flaqueza”)
aurrez aurre – nire begiek beste lau izaki ere ikusi zituzten aurrez aurre (46, “frente a frente”)
beta – La Vache qui Ritek ez baitzien ezertariko betarik eman (50, asti)
elkortu – Bai bada, gezurra –elkortu nintzen ni (47, zakartu, testuinguruan!)
erne – ni erne jarri ninduen gomentarioa biribildu zuen (62, adi)
errenditu – ezinezko egiten zitzaidan barruko ahotsaren esanetara errenditzea (53, “.. conformarse”)
erreteila egin – ez dira erreteila egiten aritu (57, teilatua konpondu, “retejar”)
ezbai – ezbairik gabe (51, zalantza)
ezten – Bastoia larruzkoa zen, puntaz aurrera eztena zeukana (50, “aguijón; punzón”)
hunkitu – Sartu nintzen azkenean, eta musikak hunkitu egin ninduen. (64, “conmover”)
juzgu – neure juzguak eginda nago (58, “juicio, opinión”)
kikildu – Apur bat kikilduta segitzen nuen (55, beldurtuta)
lanturuka (52, “quejándose”)
muino (45, “colina”)
single – urduriegia zen, espiritu singlekoa (51, “frágil”)
sutsu – Bere begirada sutsu hura (56)
txinparta – Pozezko txinpartak azaltzen ziren begietan (49, “chispa”)
ugazabandre – Balantzategiko ugazabandrea! (60, “dueña”)
zakar – Bistakoa zen hizketan ari zela, oso ahots zakarrez gainera, baina taxurik ez nion hartzen. (46, itxurarik, antzik)
zalaparta – gora abiatu nintzen zalaparta batean (50, “estrépito, alboroto”)
zarpail – Zergatik dabiltza errota zarpail horretan? (57, “basto, ordinario”)
zelata – Balantzategiri egiten dioten zelataren arrazoia (61, “acecho”)
zilipurdika – luze gabe lurrean zilipurdika botea zeukan bata (50, “dando volteretas”)
ziztu – ziztu batean zuzendu zitzaien (50, abiadura handia)
zorro – zorro batean sartuta zeukan fusila ateratzen hasi zen (52, “bolso, macuto”)

Esakerak
bere begiak onera etorri ziren –49
batoiarekin jotzekoa egin zion zaldiari –51
bere onetik aterata –52
nahiz ume-umea izan –53
ez aditua egin nion Setatsuari –54
niri ere ematen dizkit lanak –55
eten egin zuen bere hizketaren haria –59

Behi euskaldun baten memoriak 4 (Laugarren atala)

abaildu – arratsaldea abaildu eta gaua etorri arte (81, jausi, etorri)
adiskidetu – La Vache eta biok adiskidetu ginenekoa (71, “reconciliarse”)
ale – bi ale hartzeko [gereziak] (75)
algara – dendatik aldian behin sortzen ziren algarak (74-75)
amets gaizto – noizbaiteko amets gaizto batean azaldu bezala desagertutakoak (70, “pesadilla”)
antoisin – lurrera eroritako antoisina baten kinketakoekin (81, “acetre”)
antzeman – antzematen zela bolada hartan euli burua neukala (69, nabaritu)
arba – Altxa denok –zioen Bizkar Okerrek gu arba batekin zirikatuz (71, “broza, ramiza”)
atetila – Ezin al gaituzu atetilaren batetik sartu? (74, atetxo)
auzi – Auzia erabakitzekotan zegoen (72, kontua)
babo – Non da beste beltz babo hori? (77, lelo)
baldar – Gereziak hartzeari ekin zioten, oso modu baldarrean (75, trakets)
bolada – bolada hari zegokionez (66)
buila – Zenbat denbora beharko zuen komentuko Ama Superiorak buila harekin esnatzeko? (75)
damu – oraindik ere damuz betetzen nauen portaera! (73)
esker txarreko – Esker txarreko jendea (75)
esna – ikuiluan esna geunden behi bakarrak (83, itzarrik)
fite – Filisteo faltsüak, joanen zireia fite hemendik! (75, arin)
ganbela – belazekide edo ganbelakide (67, aska)
hesitu – harriz hesitutako belaze borobilera (78)
hots egin – bankete hartara aurreneko aldiz hots egin zidatenean (71, deitu)
ilunbista – ilunbistarekin, kanpora atera eta eroarena egiten hasi ziren (75)
irrikan – bankete hura norentzat izango zen jakiteko irrikan (72)
isilean – Nire bizitzako gertaerak, orain artekoak eta oraindik isilean daudenak (71)
itzal – 1. Mo jar zaitez mesedez itzal hartan (65) 2. Tratamenduak itzala ere eman zidan (69-70)
kargu hartu – eta ondorioz ez nion kargurik hartu (77, kontu hartu)
kartsu – Argia eta kartsua izateaz gainera (78, sutsu)
kosta lain kosta – La Vacherekin adiskidetu beharra neukan kosta lain kosta (83)
laineza – Harrotuta bizi nintzen, laineza hartuta (70, harrokeria)
lizun – irain lizun zerrenda bat (76, “obsceno”)
lokatz – Balantzategiko lokatz eztian sartuta gelditzen zitzaizkidan lau hankak (66, lupetz, basa)
mendeku – Zerendako hartü düzüa mendekü? (77, “venganza”)
muxika – muxika, haran eta gereziak ernetzen dira (73, “melocotón”)
nagitu – eta ondorioz nagitu egin nintzen (66, “hacerse perezos@”)
narrastu – isiluneak desohizko zaratatxoez narrasten baitziren (81, hondatu?)
orbel – orbel biguinaren gainean etzanda (71, “hoja caída”)
orpo – Ia ez zuten orporik jartzen lurrean (81, “talón”)
partez – bihotz baten partez hamar bihotz ttiki-ttiki dituela (67, ordez)
pitzatu – zintzarria bera pitzatzeko gauza zena (68, arrakalatu)
premia – Ez zen bigarren abisturen premiarik izan (78, beharrizan)
saietera – ikuiluan aurrez aurre neukan saieteratik (81, “saetera”)
segan – arraroa zen halaber etxe hartan segan inork ez jakitea (68)
segitu – Segitzeko barrura, ttiki! (79)
txapaka – bizkarrean txapaka eginez gero (69)
txapar – Eta bitartean, bera Txapar izan! (72, “chaparro, pequeño”)
txintxarri – katuen txintxarriak bezalakoak (67, zintzarri txikiak. ik. zintzarri)
ustekabe – morroi zaharrak ustekabe bat emango baitzigun (68)
zaildu – gizon gazte eta zailduenak (81, gogortu, “curtir”)
zartatu – eta beste [txintxarri] bat zartatua (67, 1.lehertu, 2.arrakalatu)
zelata egin – Ez nintzen errotari zelata egitera joaten (70, “espiar, acechar”)
zernahi – zernahi laguntza emateko prest egoten zitzaizkidanak (65, edozer)
zimaur – zikina zen, zimaurra (76, sats)
zintzarri – behiok batzuetan eramaten dugun zintzarri sendo horietako bat (68, arran, joare, “cencerro”)
zipotz – Nahiz eta normalean halako zipotza ez izan (72, temati)

Esakerak
Eguna joan eta eguna etorri, beti halaxe (65)
La Vache nire laguna ia erabat joan zitzaidan burutik (70)
Horixe dela harroa! (72)
komentuan sekula egiterik ez dagoen gauza bat egin zuen (73)
ekin zion berriro taldean buru egiten zuen Rubiok (74)
Nor eta Pauline Bernardette engainatu behar (75)
Horixe besterik ez genikek behar, hi! (76)

20/10/2007 GMT 1

Apunteak (X-20 arte)

barrutia5 @ 23:34

handia/asko...

Hoy hace mucho calor y no hace falta jersey.

No tengo mucha hambre.

Ahí hay mucha agua y no te vas a ahogar.

Hemos estado mucho tiempo esperando esa noticia.

Tiene mucho dinero y tiene miedo de que le roben.

He bebido mucha agua.

70.000 euros una plaza de garaje. ¡Es un precio muy alto!

Tú tienes poca vergüenza.

Tengo más fuerza que tú.

Ez erabili ez handia ez asko esaldiotan

1. Estoy muerta de hambre.

2. Estoy muerto de sueño.

3. Estoy muerta de frío.

4. Estoy muerto de sed.

------------------------

safo AZKENEAN GERRA DATOR PINTXUEN KONTURA... JE,JE... MARKINARREN BAT IRU-ROKi eta bere pintxoei aurpegia ateratzeko??? quién da más???

lekittotik Argitaratua: Atk Mai 03, 2006 11:53 am Gaia: safo, etorri ta dastatu
Markiñako pintxoek osti erdirik ere eztute balio

safo foro hau gehiegi da... su etenagatik berbetan hasi eta eskualdeko pintxoekin jarraitu... en fin... lekeitiarrak animatu egin dira gaiarekin behintzat eta hori ona da... Gaiarekin jarraitzen... Markinan ere kriston pintxoak dagoz zelaiko atzeko kalean dagoen taberna baten... ederrak demasa. Enfin erantzutera animatu naiz ze gaur goizean foroko monuarekin nago eta inork eztu ezer idatzi... Ni ere egia esan ez nago oso inspiratuta

buru "tia fran"-eko pintxoak onenak dudarik barik! "lekittotik" arrazoia daukazu, eztago konparaziorik, da enabil subjetiboki, enaiz lekeitiarra da ondarrutarra ere ez, konparatu ditut da... lekitto1-ondarru0 baina bueno, Lea-artibaiko edozein herritan pintxojanean terrazan part botata da honako egun onarekin.... halakorik paradisuan ere ez! konpañia ona bakarrik faltan

Zappito Eta txalupako txaka pintxoa terrazan zer? Hori baino hoberik ez dago. Ezta txarra Patxonen "pika - azeituna" itsasuari begira...

lekittotik Argitaratua: Atr Mai 02, 2006 12:14 pm Gaia: pintxorik onenak lekitton!!
eztaukazue idearik ere ez, konparatu egingo duzu tia fran,norai,ioar,maite,lumentza...dagozen pintxo ederrak (ezta propaganda egitearren) aupa lekitto ta lekittoko gastronomia!!!!!!jajaja

Bol Kafe Mainako tortilla pintxoa, kafesnea ta izparringia!

Gonbidatua Lehenagoko Veganeko fritoak edo buñueluak edo... ummm

Lopo Boleruaga (e)k idatzi zuen:
Normala ero erdian gaztaiarekin ta jamoiarekin?
hmmmm... Ondarruko pintxoen post bat zabalduko dugu? sutargiko solomilloaren pintxoa... ezkertokiko tortilla pintxoa... kabiako txibierroak... hhhmmmmm, hauxe da gosea!

1. Ondarroako, Lekeitioko, Markinako pintxoak... nongoak dira onenak?
2. Zeintzuk dira pintxoak kalifikatzeko adjektiboak?
3. Bilbon non daude pintxorik ederrenak?
4. Zer dira txibierroak? Zer da part? part botata?

-------------------------------------------

astilleruuGonbidatua Argitaratua: Ost Aza 11, 2005 8:06 pm Gaia: sorprendiute
Musu bat denoi? "Esango duzuetik" musura pasa zara Bolero! Eztakit apropos egin duzun, baina kriston pausoa deritzat. Aspaldian gutxi ere gutxi sartzen naiz foroan ta gero mezu guztiak ezin irakurrita ibiltzen naiz. Hobeto esanda, mezuak euren denpora tartearekin, euren gogoeta tartearekin irakurtzeko astirik eztut eukitzen, ta hala gero erantzunik ezin eman izatea. Gainera, aspaldian zabiltzate gai batzuetatik... foro inpertsonala sentimentuz bete nahian legetxe. Ta azkenean lortu egingo duzue. Ta nik aspaldi baten neuzkan siniskerak aldatu beharko ditut. Eztaukat dudarik, hola jarraitzen baduzue, foroaren irakurle askorentzat hurrekoagoak bihurtuko zaretela egunero ikusten dituzten pertsona asko baino. Niri horrek kriston bertigoa emango lidake (ematen dit, de etxo). Zeuei ez? Trankil sentitzen zarete internetek eskaintzen duen ustezko anonimotasunaren atzean? Eztuzue pentsatzen egunen baten kareta hori (nahita edo nahi barik) jausi egingo dela, eta orduan karetarekin esandako guztiari aurre egin beharko zaiola? Etzarete sentitzen obserbata? Konturatzen zarete hiru-lau pertsonaren arteko gero eta sakonagoak diren konbertsazioak pilo bat jendek irakurtzen dituela? Ta azkanengoko galdera. Bizitza normalean ere halako errez esaten dituzue gauzak? Ala foro hauek lotsation salbazinoa dira gehien bat (jejeje). Ondo izan (edo ibili, nahi duzuen moduan!)

BoleruGonbidatua Aupa Asti. aupa denoi. Bariku iluntzea, zerbeza bat edaten ta Afrika entzuten... Asti, gustatu zait zure lehenengo oharra. Harrituta? Horrenbeste kostatzen zaizu zeuri gauza batzuengatik berba egitea? Bertigoa ematen dizu? Neuk pilo bat maite dudan laguntzar baten moduan? Interneta rola pertsonen arteko harremanetan... pentsatzen dugun baino sakonagoa izan liteke. Etzarete konturatzen zelako harremanak sortzen diren sarea erabilita? Nire lagun batek nobioa topatu du interneten oharra ipinita! ta kriston tipoa da!! Apartera joan barik, begirau foro honexeri... hemen batzuek elkarren berri gehiago daukagu igual albo-alboan daukagun pertsona asko baino. Zenbat denbora ematen dugu hemen idazten eta besteen oharrak irakurtzen? Nik eguneroko bisitatxu bat egin barik eztaukat bakerik. Realidade berriak badatoz, hori holaxe da. Ta gainera zer dauka txarra gustatzen zaizkigun gauzei buruz idatzi eta arima pixkat garbitzeak? Nire kasuan behintzat demaseko katartikoa da; ta, batzuetan, terapeutikoa ere bai. Enfin, musu bat denoi.

1. Azaldu pixkat Astilleruren eta Boleruren ikuspegiak? Oso desberdinak dira?
2. Zer deritzezu Internet bidezko harremanei?

-------------------------------------

VoleroGonbidatua Argitaratua: Lar Mai 07, 2005 12:05 pm Gaia: Kotilleu (primizixi?)

Iep. Atal honekin hasi ginenean pentsatzen nuen soka luzea edukiko zuela baina badakizue zelan diren Murphyren legeak... kieto parau eta zerrendako beherengoan zegoen oraintxe begiratu dudanean. Gauza da ze atzo gauez kafea hartzera bajatu nintzela, aspaldiko partez. Neure bostean nengoen, ebakitakoari eragiten ta, besterik ez zegoenez, Marcari begira. Handik pixka batera ezagun bat agertu zen ta bera ere bere bostean zegoenez ba berbetan hasi ginen, lehenengo eguraldiagatik eta gero herriko gauzengatik. Ezagun honek komentatu didanez berri tristea dago Ondarruko komunikabideen panoraman... datorren hilean da urteroko Zapato Azule ta kontuizu egun horixe aprobetxatuko dute Bolo Bolokoek euren aldizkariaren azkenengoko alea argitaratzeko... SNIF!!! Justo atal honexetan komentatzen nuen, goiko ohar baten, "noizbehinkaria" izatea desagertzearen aurreko fasea dela ta, tamalez, ematen du azerta egin nuela. Eztai zuek baina nik behintzat faltan botako dut "Ondarroa eta Kaminazpiko aldizkaria". Portzierto: nik ulertzen dut zortzi urtean ekinean ibili den ekipoa nekatuta egotea baina eztago herrian erreleboa hartu lezakeen inor ta esperientzia polit horrekin segi egin? Bueno, ia BBkoak ez zaizkidan moskeatzen berri hau zabaltzeagatik... igual ez zuten nahi ezer esan atzenerarte? Dena dela.

astilleruErregistratua: 13 Mar 2005Mezuak: 185 Argitaratua: Lar Mai 07, 2005 3:39 pm Gaia: mea culpa

Bueno, negarrez has ninteke baina pixkat asumituta neukan. Badakigu gure herria zelakoa den. Dena euforiarekin hartzen dugu, emozionata. Kafe Antzokia beteta egon zen inagurazio egunean, gaur egun nekez ailegatzen da erdia betetzera. BBk irten zuen eta denak BBagatik berbetan kalean, plazaberduri.com eko txisteak errepikatzen. Baina gero aspertu egiten gara, ez gara kapaz daukagunari eusteko. Eztai geure herriko problema den bakarrik edo denean pasatzen den. Baina hurrengorako ere abisata gaude. BB desagertzearen arrazoia eztai zein den, baina nik uste dut denok daukagula kulpa zati bat. Ta baten batek esango du: nik kulpa, kulpa idazleek laga egin dutelako! Ta bai, arrazoia, aspertu egin dira ta laga egin dute, ta eztai ahalegindu diren ordezkoak topatzen. Baina, rebistaz aparte, konturatzen gara, adibidez, zelako gaitza den Zapato Azulin beharra egiteko jendea topatzea? Denok nahi dugu jaia baina beharrik egin barik. Halakoxe gauza "txikiek" kantsatzen dute pertsona. Normala deritzot aspertuta egoteari.

1. Zer dio Volerok?
2. Zer dio Astilleruk?
3. Komentatu azpimarratuta dauden berbak.

--------------------------------------

safoErregistratua: 06 Apr 2006Mezuak: 117
TXOOOOO! Abiso: ez piztu tele ze Rozio hil da eta hau kriston bonbardeoa da!!!!!!!!! Nik pixkat pasadatxua deritzat... pertsona hiltzen eta gu direktoan ikusten dena... información en tiempo real!!!

turupioErregistratua: 25 Apr 2005Mezuak: 76
telebisinoan horrenbeste agertzen da familiak nahi duelako, beste asko inor entera barik hil dira, beste Rocio adibidez. Andre honek bizirik baino diru gehiago aterako du hil da gero. Eskerrak zapatudomekan entretenimentua daukagun antxoa dela ta eztela bestela.......entre "SALSA askeROSA","Ande Andaras Korason", "amen ketchup da", "zeure alboan", etab............... guk ze egin dugu hau merezi izateko?????

BIHURKIÑEErregistratua: 14 Ots 2006Mezuak: 166Kokagunea: Ondarroa
turupio (e)k idatzi zuen:
guk ze egin dugu hau merezi izateko?????
KULPA ZEUENA DA, TELEBISINOA IKUSTEARREN!!! INFERNUA HEMENTXE DAGO!! uhhhh!!!

BolyGonbidatua
Atrapata zaudete denok...

buru Erregistratua: 10 Mai 2006Mezuak: 14Kokagunea: urdaibai-lea-artibai Argitaratua: Osg Eka 01, 2006 5:53 pm Gaia:

da antxoekin entretenimenturik eztaukagunok ze egin behar dugu? Ondarru urrun geratzen zaigu da... mekatxissss! jajaj "SALSAaskeROSA"-rena ona e! jesus, hau ia lotsagarria da, Teleberri jarri da bertan ere Roziotxu gora ta behera, en fin, ematen du Karmen ordoñez-ekin eduki genuen baino kalbario latzagoa datorkigula honekin. hobe telebisinoa ukitu ere ez egitea hurrengo aste betean. bueno,behintzat ondo etorriko zaigu ikasi behar dugunoi ah, da kuriositatez: non enterratu behar dute ba? chipi(r)onan, edo bere etxean edo...¿?¿?¿? eztit ardura baina zeozer esatearren izan da. da bere alargun koitadua, han pelma haien guztien pesameak aguantatzen.... eneiiii ala kuadrilla, ondo pasatu zapatuan antxoa egunean da bota farra besteon partez ere!

1. Prentsa arrosa. Zergatik du horrenbesteko arrakasta?
2. Famatuek badute intimitaterako eskubiderik?

---------------------------------------------

BoleroskiGonbidatua Argitaratua: Iga Eka 05, 2005 11:34 pm Gaia: EROSKI Bai edo Ez?
Iep. Baten batek esango du totalmente oportunista naizela baina gaurko Txomin-en artikulua irakurrita uste dut ordua dela herrian (herrietan) sarri-sarri 1_____ darabilgun gaia mahai gainean ipintzeko: EROSKI moduko azalera handiei bai edo ez? Inportanteena: Zergatik. Esango duzue.

astilleruErregistratua: 13 Mar 2005Mezuak: 185 Gaurko Hitza irakurri barik nengoen oraindik (barkatu, benetan, barkatu ) eta 2______ joan naiz Bolerok aipatu duen erreportajera. Ta bueno, bertan esaten direnekin ados nago. Elkartasuna gora eta elkartasuna behera gabiltza beti, hirugarren munduko nekazariak etab. Hori dena oso ondo dago. Baina hirugarren munduarekin solidario bagara zergatik eztugu geure etxera ere begiratzen?? Bertoko nekazariak oso oso txarto dagoz pasatzen 3______ aspaldian (nekazariak sekula ondo ibili izan badira behintzat) eta geure aldetik laguntza txiki bat eman beharko geniekeela pentsatzen dut. Enaiz esperto bat teman, beti izan naizelako oso kaletarra, baina supermerkatuetako plastikozko tomateak sano-sanoak ezin litezke izan. Jejeje!

ondarrutar batGonbidatua Aupa. Nik neure zalantzak dauzkat holako eroski bat komeni zaigun edo ez ondarrutarroi. Parte batetik desabantailak dauzka, denok dakigu, baina ze pasako litzateke ondarrun ezpadiogu 4_____ egiten eroski ta markiñan edo lekatxon edo hementxe eskualdean beste lekuren baten egingo balute? Ondarrun egotearren ordainduko zituen zerga guztiak galduko genituzke, ta hori ere....? Ta azkenean gainera jende asko bertara (lekatxo,markina,berritxun,... egin litekeen eroskira) joango litzateke erostera, denda txikiak berdin kaltetuko lituzkeela. Nik eztai ze komeni den

ZappitoErregistratua: 12 Mar 2005Mezuak: 52Kokagunea: Lekitto Argitaratua: Atk Eka 08, 2005 10:15 am Gaia: Zetako!

Eroski hori ez dugu behar ez Ondarrun, ez Lekitton, ez Markiñan ezta 5_____ guztian ere! Zetako hainbeste indar eskualdeko produktuak aurrera ateratzeko, hainbeste azoka, bertoko nekazarien behar guztia,... ZETAKO? Tomate klonikoak 3 pezetan erosteko? Barkatu baina nik eztut nahi. Eta azkenengo idatzi duen ondarrutar honi zera esango nioke, ze jarrera da hori? Eroski ipintzea ez dela komeni diozu, baina Markinan edo Lekitton ipini orduko, barkatu baina Ondarrun hobeto dela, erosten denak joango direlako baina behintzat dirua Ondarrun geldituko delako! Ze jarrera da hori? Ez bada komeni ipintzea, denongatik pentsatu behar da, kaltea egingo den herri guztiengatik! Gure herriak zergatik dira bereziak? Herri giro ederra daukatelako. Zelako gozada den goiz baten irten eta plaza merkatura bajatzea berdura eta arrain pixkat erosten! Ze nahi dugu ba gure herriak 'herri dormitorioak' bihurtu?

lagatzen joan deneko eskualde aho-mihian oraintxe

---------------------------------------

neskaGonbidatua Argitaratua: Atk Eka 08, 2005 11:24 am Gaia: Eroski BAI!
Ondarrun ezetz esan eta gero Berritxun egin behar badute, orduan Ondarrun 1______ daukate, behintzat dirua herrian geratuko da eta. Putada, baina "mal menor"

ZappitoErregistratua: 12 Mar 2005Mezuak: 52Kokagunea: Lekitto Badago ala horren 2________? Ondarrun ezpadute zabaltzen, Berrittun zabalduko dute? Ala eroskiren alde egoteko eskusatzat erabiltzen duzu argumentua?

astilleruErregistratua: 13 Mar 2005Mezuak: 185 Bai, neuk ere eskusa 3_______ hartzen diet azalpen horiei. Aiii, elkartasuna-eta... zelan degrada diren berba horiek. Degrada bai, baina ez desagertu. Geure burua justifikatzeko erabiltzen ditugu, geure benetako intentzioak ezkutatzeko: elkartasuna, berdintasuna, bla, bla, bla... baina gero neuri interesatzen zaidana egin. Horretarako, horretarako hobeto berba horiek enterratzea, inork erabili ahal ez izateko. Ta hola bakoitzaren intentzioak zeintzuk diren argi geratuko da. Inguruko nekazariei edo geure alboko etxean bizi denari ze pasako zaien popatik pasatzen zaigula, nahikoa daukagula geure burua aurrera ateratzearekin? Ba esan, zurikeria gutxiagorekin. Geure burua apuruan ikusitakoan -edo geure interesak arriskuan ikusitakoan- bakarrik, eta orduantxe bakarrik, mobilizako garela? Ba esan hori ere. Bota trankil, etzara izango hori pentsatzen duen bakarra eta. Baina zurikerietan ez ibili. Pertsona eztute berbek bakarrik egiten, ekintzek ere garrantzi handia daukate. Hori pentsatzen dut nik behintzat. P.D.: Grazia egiten dit, nire inguruan behintzat, zerga ordaintzearen aitzakia ipintzen duenak gero propribatizadore elitista handienak direla. Ezpadago kobertura sozialik zertarako behar ditugu Eroskiren diruak? Eroskik 4_______ ordainduko dituen zergen aitzakia ontzat emateko, udaletik esatea daukate zertan inbertituko duten hori diruori (euren soldatak -gaurko egunean oso handiak direnak- gehiago handitzeko?). Adibide bat ipintzeko: non dago etorkinentzat egin nahi zen egoitza? A, txarto ez banabil udalak esan zuen hori dirua alferrik botatzea zela. Enfin, halako jendearekin... Hori bada Eroskiren alde daukazuen argumento bakarra enauzue 5______ konbentzituko.

ustez egitea inondik inora berririk usaina

1. Zeintzuk dira Eroskiren aldeko arrazoiak?
2. Zeintzuk dira kontrakoak?
3. Zuk zeuk non egiten dituzu erosketak, denda handietan ala denda txikietan?

---------------------------------------

IRUN-HONDARRIBIKO ALARDEA
zakiliGonbidatua Argitaratua: Lar Ira 09, 2006 3:49 pm Gaia: Alardeando de matxismo

Erantzuleak? Eurak ez? Bakoitza berak egiten duenaren erantzulea da... eta andra horiek euren buruaren kontra egiten dagoz, enterata edo entera barik, nik nahiko nuke jakin zergatik dagozen andra horiek euren buruaren kontra jokatzen... Intosikazioa informazio aldetik ikaragarria izan behar da derrior... Holako gauzek tristetu eta amorratu egiten naute. LA HOSTIA!! Horiek denak gero mezatara joango dira eta lagun hurkoa eta holako erako mezuak entzungo dituzte baina alferrik... Bestalde, askotan esaten da gu herri aurreratua garela beste batzuen aldean (espainolen aldean esate baterako) ba ezta hau horren adibidea, ezta? Eta holakoak edo antzerako kasuak badagoz gehiago Euskal Herrian (Hontzako gorabehera Bilbon, motzaileekin ere pasa izan dira ezkerraldean eta abar). Ni, aspalditik nabil pentsatzen eta azkenean egin egingo dut, eztut zapalduko Irun eta Hondarribia hau konpondu arte eta nigatik balitz rejadura ipiniko nieke eta bakarrik errespetua erakutsi duen pertsonari lagako nioke irteten... Eta Eusko Jaurlaritzak eta Diputazioak ezelako laguntzarik ez ematea daukate herri bietako taldeei ez badute alarde tradizionala arbuiatzen eta... eta... eta... igual pasatzen nabil baina asuntuak gehiago egiten dit.

NeuErregistratua: 04 Ots 2006Mezuak: 53Kokagunea: Lekitxo Totalmente ados Zakili; neuk ere ez daukat Hondarribi, Irun edota Baiona zapaltzeko inongo asmorik euren "agintariek" emakumeen aurkako jarrera hori aldatzen ez duten bitartean (ez ahaztu Jean Grenet larrizto horren adierazpenak bortxaketak justifikatzen). Behin leidu nuen Bilbo eta inguruetako "emakumeen mapa beltza" egin zutela zenbait emakumek. Bertan azaltzen ziren emakumeentzako arriskutsuak ziren puntu beltzak, bai iluminazio faltagatik edota bortxaketa asko gertatu izan direlako...ba igual sortu behar emakumeentzako "EHko jaien mapa beltza". Badakit hori ez dela batere justua Irun, Hondarribi edota Baionako jende normalentzako (egon badagoz, zorionez, eta oso jatorrak gainera), baina atzokoa (eta ez atzokoa bakarrik) ikusita, hemen jarrera gogorrak hartzen hasi beharko gara, edo bestela jan egingo gaituzte kabernikola horiek.

oier_gErregistratua: 26 Ots 2006Mezuak: 34Kokagunea: Lekeitio Neuri, dardara sartzen zait pentsatzean herri horietako ume asko zelako edukazioa jasotzen dabiltzan. Etorkizunean benetako psikopatak izateko aukera asko dauzkate. Diferente pentsatzen duenari ez errespetatzen ikasten dabiltza. Ez zen kasualitatez gertatu HORTXE, suizidatu zen mutiko harena (Jokin Zeberio). Herri horiek gaixorik dagoz.

1. Zer gertatzen da Irun-Hondarribiko alardeetan?
2. Zein da zure iritzia? Zer egingo zenuke egoera konpontzeko?
3. Zer da lagun hurkoa? Zer da arbuiatzen? zer da larrizto?

-------------------------------------

EGUNKARIAK
VoleroGonbidatua Argitaratua: Atr Apr 05, 2005 10:47 pm Gaia: Izparringiak

Egunkariak, periodikoak, kazetak, izparringiak... deitu nahi duzun 1___. Batzuek badaukagu eurak egunero "jateko" ohitura - edo adikzioa, segun se mire. Asko gustatzen zait "izparringia" berba; Bizkaitik kanpora edo euskaldun berri bati aitatzen badiozu eztute jakingo zertaz zauden berbetan ere; imajinatzen dut Sabin Aranak asmatuko zuela "idazkortza" edo "urrutizkina" modura. Lehenago, kriston paketea 2____ berba horiei, garbizalekeria txungoenaren sinonimotzat neuzkan baina urteak pasatu dira ta badakizue zer esaten dudan? Gehiegi, Abandokoa artista zen! Enfin, oraintxe ere enrollatzen nabil. Gauza da 3___ gai berri bat proposatzen dizuedala: izparrangiak irakurtzeko ohitura daukagunok (ta eskuzabalak 4____, irakurtzen eztuzuen ateook ere onartuko zaituztegu) hementxe komenta genezake ez eguneroko berri handi eta ezagun horiek, horiek alde guztietan daude, "baizik eta" (hauxe eztai zelan esan beharko nukeen ondarrutar...) hortxe egunean atentzioa eman dizun berri kurioso edo ezkuturen bat. Igual pasa liteke labur txiki baten esaten zena 5____ egin zaizula baina ikusten duzu inork eztuela berba egiten horren inguruan. Eztai ulertzen den. Nahi dut esan Aita Santuaren heriotza, 17ko hauteskundeak eta Vaya Semanita-gatik berba egiteko badaudela tokiak. 6____ ideia da, medio handiek ipintzen diguten gai-zerrenda apurtu ta berrian geure ajenda propioa sortzea ta erabiltzea. Baina disfrutatzeko, sinmas. Ia ezer ematen duen. PS: Arazoak eduki ditut neure betiko desizenarekin sinatzeko ta "v" sartu diot baina neu naiz e??

astilleru Argitaratua: Atk Apr 06, 2005 4:30 pm Gaia: ederto

Ta ni zeure lehengusu kanpotarren bat zelakoan! Jajajaja. Nik parte hartuko dut.

astilleruErregistratua: 13 Mar 2005Mezuak: 185 Argitaratua: Atk Apr 06, 2005 5:04 pm Gaia: kuba

Periodikoetan apenas agertu zen, eta nik Garan Eva Forestek idatzi zuen artikulu baten bidez interneten topatu ahal izan nuen. Kubako kanpo arazoetako ministroak NBn Giza Eskubideen Komisioan botatako diskursoa. Zorrotza eta emozionantea. http://www.fut.es/~mgm/2005/05amigos050.htm

BoleroErregistratua: 12 Mar 2005Mezuak: 81 Argitaratua: Atk Apr 06, 2005 7:01 pm Gaia: Herixotz zigorra Grezin

Atzo ikusi nuen nonon Amnesty International-ek urteroko txostena aurkeztu duela ta esaten zuen geroago ta estatu gutxiago direla (formalmente) heriotz zigorra mantenitzen dutenak euren legedian baina oraindik badaudela: iazko urtean Txina izan zen, zati handiarekin, legalmente jende gehien garbitu zuena, oker ezpanago (buruz nabil) AEB hirugarren zegoen eta tartean zeuden Pakistan, Saudi Arabia eta abar. Iaz pena gogorrena kendu zutenen artean Turkia zegoen (Ocalan kurdoa atxilotu ostean Europak egindako presioari esker)... eta Grezia!!! Ulertu nuen Greziak heriotz zigorra iaz edo orain dela urte bi kendu zuela bere legeditik. Baina hori aluzinantea da ze, txarto ezpanago, Europar Batasuneko kidea izateko oinarrizko arau bat da heriotz zigorrik ez aplikatzea. Ta Grezia, oker ezpanago, 1981ean sartu zen EBean, Espainia eta Portugal baino bost urte lehenago... ezer irakurri duzue honi buruz?funtsezko ze neukan modura nien harritu izanda txokatu

------------------------------------------

nikaErregistratua: 12 Mar 2005Mezuak: 16 Argitaratua: Atk Apr 06, 2005 9:50 pm Gaia: Atea txungi na

Bolero! Epa! (...) "Ez eguneroko berri handi eta ezagun horiek, hortxe egunean atentzioa deitu dizun berri kurioso edo ezkuturen bat BAINO." EJEM! Bueno zen bakarrik 7____ ondarrutar ezin zenuena esanaren korrekziotxua. Besterik ez. Ni 8_____ aspaldian lagata nago periodikoa erosteari eta irakurtzeari. Bueno Hitza izan ezik; harpideduna naiz, txo! (mutxo neuk). Atea txungi, badakizu. Zelan joango da mundua aurrera bakarrik Vaya Semanita eta Buenafuente ikusita ba?! Enne! Benetan, nik ni eta nire lakoxeak, sutara!_________________nika

nikaErregistratua: 12 Mar 2005Mezuak: 16 Argitaratua: Osg Apr 07, 2005 6:14 pm Gaia: Gaurko ABC

Lagun bat daukat esaten duena berak egunero irakurriko lukeela ABC periodikoa, baten batek 9____ pagatu edo erregalatuko balio. Armozua gustura hartzen 10_____ du berau irakurtzen. Eta gero gusturago kaka egin, euron omenez. Ba "Ondárroa y el rencor en conserva" dator gaur ABCn. E-mailez bidali didate (igual zeuei ere bai). http://www.abc.es nahi baduzue sartu. Eztauka desperdiziorik. Blanca Torquemadak firmatzen du. Imajinatuko duzue 11_____ apelliduarekin denok sutara tortura potrotik pasa ostean. Pertsona gaixoa (burukua) eta itsua (berea bakarrik) deritzat. Irakurri, irakurri... Patxi Zubikarairi dedikatuta, eta biharko armozuak on egin diezazuela!!!_________________nika

harpidetza ei hemengo ote harexen oraingo holako

1. Zelako albisteak komentatu dituzte euren artean?
2. Egunkariak egunero irakurtzeko ohitura daukazu? Noiztik? Interneten albisterik irakurtzen duzu?
3. Zer deritzezu kalean dohainik ematen diren egunkariei?

19/10/2007 GMT 1

HAsIKerEA

barrutia5 @ 10:05

Egun on/ Arrasti on / Gau on!
Eztakidanez ondo urtengo dauen, gauza gitxi idatziko dot. Blog/clock/mock/shock. Ea aurten eskolan erabilten dogun idazteko eta alkarren barri izateko.

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!