Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Geure gauzatxuak

Artxiboa: Urtarrila 2008

26/01/2008 GMT 1

Ameseta txarrak

barrutia5 @ 23:59

Ameseta txarrak era askotakoak dira, ezta? Bat, ikaslearen sindromea edo ez dakit zelan deitzen ote dioten psikologian. Hauxe da: oraindik karrera ez duzu amaitu (errealitatean amaituta daukazu), eta ikasgai bat falta zaizu oraindino egiteko. Gainera gutxi falta da azterketarako eta apunterik ere ez daukazu. Txarto pasatzen da, e? Ez pentsa. Gertatu zaizue zuei inoiz holakorik?

24/01/2008 GMT 1

Hutsuneak bete

barrutia5 @ 23:18

ENERGIA MOTAK

BolErregistratua: 21 Mai 2006Mezuak: 117Kokagunea: Japonia Argitaratua: Atr Uzt 11, 2006 1:23 am Gaia: Bai, Eskerrik Asko?

BAI, ESKERRIK ASKO? Gure bizitza erritmoan bizi ahal izateko 1______ energia piloa behar da (elektrizitatea, gasolina, etb). Erritmoa ez badugu bajatzen, energia maila berdina beharko dugu edo, ikerketen arabera, geroago eta gehiago. Horrez gain, ke emisioekin “negutegi efektua inoiz baino probableagoa da, ozono geruza 2______ baino zulatuago daukagu eta klima aldatzen dago geure muturren aurrean. Horrez gain, jakina da petrolioa 3_______ 50 bat urtean amaituko dela gaur eguneko produkzio mailan, behintzat. Horren aurrean, zer egin? Geroago eta jende gehiagok, batzuk historikamente mugimendu berdekoak izan direnak gainera, energia nuklearraren 4______ erabilera defenditzen dute relatibamente “garbia” izango litzatekeelako gaur eguneko erregai fosilen 5_______ eta kontuan hartuta segurtasun neurri modernoekin akzidente maila ia zero edo maila jasangarrian manteni litekeela. Hondakinak dira galdera marka handia. Baina irabazten duzuna konpara behar balizko arriskuekin. Debate hau badator eta “genetikamente” antinuklearrak izan garenon artean ere zalantzak sortzen ditu. Iritzirik?

LazloErregistratua: 01 Ots 2006Mezuak: 89Kokagunea: Ondarroa Argitaratua: Atr Uzt 11, 2006 10:53 am Gaia: Ez gazta gustaten erantzunak

Oraingoan gai ekologikoen inguruan eztabaida telebisiboak, gutxi baina interesgarriak daude egoten. Eguzkiko jendea eta Iñaki Antiguedad eta insistitzen daude oinarritik failatzen dela arazoa planteatzen denean. Y trenbidea, energiaren arazoa, autobideak ... analisia egineran 6______ ematen da demanda. Autopistan laster 6 karril beharko dira, ba ipini. Baina demanda hori onargarria da? Ba baliabide naturalak anikilatzera badator, ez. Hau da, Donostiatik Gazteizera 40 minutuan ailegatu nahi da. Hori onargarria da? 7______ naiz ideiak hona ekartzen eta ez naiz ondo esplikatu baina benetan debateari buelta emateko ahalegin hori asko gustatu zait azken aldian. Adibide estratosferiko bat: Andaluzian 8______ golf zelai daude egiten. Nongo urarekin nahi dituzte mantendu zelai horiek Andaluzia 9______ desertizatzen dagoen bitartean?

LopoGonbidatua Argitaratua: Atr Uzt 11, 2006 11:05 am Gaia:

Pufff, niri holako gauzak eskapatu egiten dit. Ahalegintzen naiz ulertzen, baina hain gutxi dakidan temagatik... zelan da hori esaten dena... zenbat eta gehiago jakin, gutxiago dakizula ematen du. Ba 10______, hasieran dena oso garbi ikusten nuen: energia aurreztu egin behar da, nuklearrik ez, termikorik ere ez, energia renobableak erabili behar dira... Ba 11_______ behin gai honetan espertua den batekin berba egiteko aukera eduki nuela, eta eskema guztiak apurtu zizkidan: energia renobableekin bakarrik, nahiz eta energiaren kontsumoa asko bajatu, inora ez goaz. Ondo dago bakoitza energia aurrezten saiatzea, baina kontuan eduki energia gehiena industriak gastatzen duela, eta horko energia demanda bajatzea oso gaitza da. Etorkizuna, de momento, eta hidrogenoaren teknologiak ez badu 12________ egiten, nuklearra da, ze petrolioak 50 urte dauka topea. energia sortzen duten zentralak "dezentralizatzea" ere nahiko ideia ona ei da, baina nahiko konplikatua praktikan. Ezin litekeena da nuklearra nahi ere ez, eta termikoa ere ez, eta aereogeneradorak motzak dira eta horiek ere kendu... ze energia ez bada egiten, erosi egiten da (Frantziako nuklearrei erosten zaie adibidez).

BolErregistratua: 21 Mai 2006Mezuak: 117Kokagunea: Japonia Argitaratua: Atr Uzt 11, 2006 2:16 pm Gaia:

Internahastean topatu dudan orri bat, energia nuklearraren eztabaidaz: http://www.guardian.co.uk/nuclear/0,,181325,00.html

burduntzalia / ontzat / erdi / aurrera / horixe / balizko / ehunka / kontua da / demaseko / makala / asko jota / aldean

1. Azaldu pertsona bakoitzaren iritzia zein den.
2. Zer aukera daukagu gaur egun energia sortzeko?
3. Zer deritzozu Y trenbideari?

Erantzunak: 1. demaseko. 2. burduntzalia. 3. asko jota. 4. balizko. 5. aldean. 6. ontzat. 7. Makala. 8. ehunka. 9. erdi. 10. horixe. 11. kontua da. 12. aurrera.

20/01/2008 GMT 1

Loiuko aireportukoa

barrutia5 @ 00:18

Lehengo egunean, martitzenean, ia istripua gertatu zen Loiuko aireportuan. Haize handia zebilen eta azkenengo momentuan lurreratzen zegoen hegazkina okertu egin zen, alborantz egin zuen. Pilotuak maniobra ona egin eta berriro aireratu ziren Forondarantz!
Iberiak dio inoiz ez direla pasaiariak arriskuan egon. Denak dira laudorioak pilotuarentzat.
Nire anaia eguaztenean heldu zen hegazkinean Loiura, etxera etorri eta Deiako argazkiak ikusi zituen! Zurtz eginda geratu zen. Hauxe dio nire anaiak: "Eta hemen inork ez dio hegazkin horrek (eta pilotuak eta konpainiak) txarto egin zuela, horrelako haizearekin saiatu ere ez zuten egin behar!"

14/01/2008 GMT 1

Sarkozy

barrutia5 @ 23:22

Nik ez nuen gura Sarkozyk irabazterik. Nik Segolene Royalek irabaztea gura nuen. Eta oraindino berdin pentsatzen dut. Hobe ez! Politikoki asko dauka kritikatzeko Sarkozyk.
Baina hemen Sarkozyk ondo egindako gauza bi komentatu nahi ditut. Ondo egon zen zelan ekarri zituen espainiar azafatak, joan eta ekarri. Eta ondo egiten du Italiako modelo horrekin hola dabilenean, agerian, ostu barik, ez beste presidenteak ibili diren moduan. Très bien, monsieur.

13/01/2008 GMT 1

Athletickek 2, Sevillak 0

barrutia5 @ 21:10

Aste honetakoa, zelako kiniela gatxa!

12/01/2008 GMT 1

Hutsuneak betetzeko

barrutia5 @ 00:50

MARKOS ZAPIAIN eibar.org/blogak/zapiain

2007ko zemendixaren 19a, astelehena

Soinketa, Matematika, Filosofia[kalakakoak]

Soinketa orduei eutsi beharko litzaieke. Nerabeen zaletasun berriak sedentarioak dira: zappinean etzanik, eseririk txatean. Pizza jaten dute gainera 1_______, eta doneteak. Frexkatzeko premia larria dute gure gazteen hormonek eta gantzek. Ez badira apur bat mugitzen, 20 urte bete baino lehen 2___________ ditu kolesterolak.
Kasu bakar batean dirudi 3___________ Soinketari orduak kentzeak: baldin ordu horiek Filosofiari emango balitzaizkio. Zeren Filosofiak gaur egun duen ordu kopuruak ez baitu behar bezala erakusten 4_________ behar duela izan ikasketen bihotza. 5________, ordutegiaren aldaketa berri honek ikasgaien berregituratze orokor bati bidea eman beharko lioke, ikasgai bakoitzaren oinarri filosofikoa garatze 6______, eta oinarri horien arteko lotura ahal bezain argi eta sistematikoena.
Kontua da Filosofiaz gainerako ikasgaiek ezin dutela beren funtsaren berri eman, Filosofia baliatu 7________.
Esaterako, Matematikan, ikasleek arazoak ebazten dituzte, baina 8________. Zertara datoz horrenbeste ariketa, zein da problemen zentzua? Historiako Matematikari handienak oso gizon apasionatuak izan dira, eta bizi izan dituzten pasioak 9______ filosofikoak izan dira: espazioa, infinitua… Ordea, Institutuko ekuazio eta integral hutsekin biografia apasionatu horiek baztertzen dira, lur hartu barik airean 10________ dabilen bizikleta-gurpila antzo. Matematikaren esentziari buruzko galderari ezin zaio hizkuntza matematikoaren bidez 11________. Matematikaren esentzia ezin du Matematikak azaldu, Filosofiak baino.

berez / itsu-itsuan / aldi berean / ihardetsi /
akabatuko / batik bat / halatan / ezean /
zilegi / aldera / biraka

Hobe genuke, ikasgai bat gainerako ikasgaien zerizana azaltzeko erabiltzea, eta ez jadanik aski onkeriazkoa den curriculumari “Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Heziketa” kurtsi hori eranstera mugatu. Ito egingo gaitu azkenean politikoki zuzenak. Ikasleak berehala ohartuko dira 12_________ “Heziketa” berri hori irakasleen, politikarien eta oro har helduen kontzientzia gaiztoa xuritzeko beste tramankulu astun horietako bat dela: ezin gosea, hilketak eta tortura desagerrarazi, ezin herritarrak legea 13________ senti dezan lortu, eta konpentsatzeko ikasle koitaduei txintxoak izateko eta arraza guztiak direla errespetagarriak behin eta berriro errepikatu behar, aurretik mila bider entzun ez balute bezala…
Ez ote da egokiagoa “Herritartasunerako Heziketa”ri eskaini nahi zaion ordua gazteari ikasten ari den guztia perspektiba orokor batean kokatu ahal izateko baliabideak eskuratzeari ematea, 14________ , hipokresia gutxiago eta eduki sendoagoak oferendatzea?
Eusko Legebiltzarrean, 15__________ Filosofiaren alde, hala Soinketaren, PPko Iñaki Oiartzabalek egin du, adore handiz. Agur eta ohore, Iñaki.
Dena den, ariketa fisikoa gure gazteria usteltzen ari den kuadrillismoa eta komunikakeria gainditzeko ere erabil liteke. Honelaxe: DBHko laugarren mailaren amaieran, udaberrian, eta Beharrezko Ikasketen titulua eskuratzeko beharrezko baldintza 16__________, ikasleek, bat-banaka, ilargi beteko gau batez, ondo afaldu ostean, gaueko hamarretan basora edo leku morturen batera joan beharko lukete, eta konpon daitezela bakardadearekin, beldurrarekin, otsoekin eta mugikor barik. Soilik 17_________ egunsentia loratu ondoren itzuli ahalko lirateke etxera. Eta, bizirik bueltatuz gero, soilik orduan jasoko lukete titulu akademiko ofiziala.

gisa / nola / delako / behin / bere / alegia

Erantzunak: 1. aldi berean. 2. akabatuko. 3. zilegi. 4. berez. 5. Halatan. 6. aldera. 7. ezean. 8. itsu-itsuan. 9. batik bat. 10. biraka. 11. ihardetsi. 12. delako. 13. bere. 14. alegia. 15. nola. 16. gisa. 17. behin

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!