Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Geure gauzatxuak

Artxiboa: Otsaila 2008

26/02/2008 GMT 1

Adria carero

barrutia5 @ 23:06

Gaur dentistarenera joan naiz eta itxaroten nagoela, Clara edo honetariko aldizkari bat hartu dut.
Adria sukaldariari egineko entrebista bat leidu dut. Bere jatetxeko menua 180 euroan dagoela eta ez dela karua, platerak zelan egiten dituzten kontuan hartuta. Bere iritziz, gainera, bost urte barru gaurko prezioak boskoiztu egingo dira. 180 euro 30.000 pta badira, bider bost, 150.000 pta izango lirateke, ezta? Karu antza, lagun baten bazkaria.
Arzakek ere telebistan, orain urte batzuk, horrelakoxe gauza bat esan zuen: bere jatetxeko menua: 16.000 pezeta, pezetak ziren orduan. "Nada que no te gastes un sábado de copitas".
Nik ez dinot sukaldari onak ez direnik, baina beste galaxia baten bizi dira eta komentario eta prezio horiek ez dira edozein aldizkaritan eta edozein telebistatan agertzeko modukoak. Jende normalarentzat uste dut heavy samarrak direla horrelako iritziak.
Enpin, beste egun baten dentistak zenbat kobratu didan kontatuko dizuet.

13/02/2008 GMT 1

Hillary ala Obama?

barrutia5 @ 00:24

Badirudi Obama Hillaryri nagusituko zaiola, ala ez? Nire galdera hauxe da: zuek zeinek irabaztea gura zenukete? Hillaryk irabazten badu, presidente bihurtzen den lehenengo emakumea izan daiteke (errepublikarrei irabazten badie, jakina). Eta Obamak irabazten badu, presidente bihurtzen den lehenengo beltza. Emakume beltzik egongo balitz, ezaugarri biak batera edukiko lituzke! Condoleeza Rize errepublikarra beltza eta emakumea da, baina eskerrak ez dena aurkezten.
Ba horixe. Gainera benetan ez dakigu bakoitzak zer egingo duen/lukeen.... baina tira, zein gustatzen zaizue gehien? Niri Hillary gustatzen zait emakumea delako eta gainera senarrarena eta Monica Lewinskirena jasan behar izan zuelako...
Emazteak kontatu dit, telebistan Obamaren mitin bat ikusi duela (zatitxu bat), Idahon, euskaldun asko dagoen lekuan. Halako batean, jende artetik batek ozen esan ei du: “Gora Obama!”, eta jendeak erantzun ei du: “Gora!” (euskeraz)... Holakorik! Dena den, seguru hango euskaldunen artean ere denetarik dagoela.

02/02/2008 GMT 1

M Carmen(e)k atenditu zaitu

barrutia5 @ 00:45

Holantxe dakar Eroskiko ticketak, erosketa txarteltxuak. Ba hiztegian begiratuz gero, atenditu ez dugu topatuko.
Ni neu Eroskirekin nago!! Atenditu ahozko euskeran bada/badago/existitzen du/da. Tradizioan ere bai, nahiz eta hain ugaria ez den antza. Bestela, zer esango dugu? ...harrera egin dizu? (non, gela baten? etxean? bulego baten?)... arreta... arreta zer?... kobratu dizu? Bai, hori bai, hori ez zaie ahazten.
Ba horixe, garbizaleegiak direla hiztegiak, euskaltzainak eta enparauak. Zelako gogoa Euskaltzaindia kritikatzeko... beno, hurrengo baterako/batzuetarako utziko dut hori.
"M Carmen(e)k atenditu zaitu" ezin hobeto dago, hoba ez!

01/02/2008 GMT 1

Kontrola

barrutia5 @ 00:11

2007-2008 ikasturtea. Urtarrileko kontrola

Izen-abizenak: Taldea:

EUSKARAREN EGOERA TXUKUNTZEKO (Hutsuneak bete)
Markos Zapiain. Bloga

Jendeak ez du euskaraz espero adina ikasten. Estatistikek gora egiten dutenean, pixka bat baino ez dute egiten; behera, 1___________, ezin biziago.
Gizaki hutsekin, dirudienez, ez dago zereginik, pikutara doake euskara. Ikaragarria da, 2____________, erdararen nagusitasuna hedabideetan.
Kontua da gizakiei onartzen diegula hiritartasuna, gizakiak baino ez ditugula zenbatzen estatistiketan.
Baina Txillardegiren gogoetek 3____________ ate bat ireki diote esperantzari.
Gaurdaino, erdi onartutzat-edo jo dugu gizakia 4________________ animaliengandik bereizten duena teknologia eta kultura dela, eta bion oinarrian mintzamena dagoela.
Mintzodunei ematen diegu hiritartasuna, mintzodunak sartzen ditugu estatistiketan.
Gormutuak 5_____________, jakina. Ahozko hizkerari ez diogu ezein gailentasunik aitortzen.
Horra hor gakoa. Txillardegik usu 6_____________ du, batetik, gizakion funtsezko aberetasuna; bestetik, tximinoen gaitasuna gormutuen zeinu-hizkuntzak ikasi eta erabiltzeko. Honen berri ez duenak benetan 7______________ nahi badu, irakur dezala UZEIren "Hizkuntzalaritza" hiztegiko "Mintzamena gizonetik at" artikulua.
Washoe, Moja, Lucy, Bruno primateak ezagutuko ditu bertan, "Ameslan" (American Sign Language) delakoaz mintzo, 8_______________, AEBetako gormutuen zeinu-sistemaz, ehunka hitz erabiliz, hitz berriak sortuz (Washoek ez zuen "ahate" hitza ezagutzen, eta ahate bat 9_____________ ikusi zuelarik, "water bird" bataiatu zuen, "ur txori"), txinpantze elebidunak ahozko ingelesa entzun eta "Ameslan"era itzuliz...
Alegia, gizakion eta tximinoen artean ez dago alderik. Mintzamenaren aitzakiarenarekin batera, gure 10_______________ ere egin du.
Zeregin garrantzitsu bat dugu aurrerantzean euskaltzaleok: milaka tximino erosi, "Ameslan"en 11_________________ "Euzehizk"(Euskarazko zeinu-hizkuntza) bat sortu (konplikatuagoa izan zen euskara batua), tximinoei irakatsi eta ondoren tximino euskaldunok ere estatistiketan zenbatuak izan daitezen 12___________________, hedabide erdaldunek arroztu ditzaten baino lehen. 13__________________, auskalo, baliteke gizakiok bezain traidoreak ez izatea hedabide arrotzetara 14_____________ orduan.
Txillardegiri eskertu behar diogu aukera itxaropentsu honi ere bide teorikoa zabaldua.

txunditu / gainerako / erdietsi / barne / hots / aitzitik / lerratzeko / gainera / nabaritu / pareko / bestelako / berezitasunarenak / kasurako / lehenbizikoz

BERRIDAZKETAK

1. Ez izan dudarik, laguntza lortuko dugu! (HORIXE)

2. Euskaldunok gure hizkuntzaz landa besterik ere beharko dugu etorkizunean. (EZ EZIK)

3. Lapurrak halako jipoia eman zidan, ospitalean 15 egun eman behar izan nituen. (HAIN)

4. Azkenean lortu du bere gurasoak animatzea, halako gauzak egiten umeek baino ez dakiten moduan. (BESTE INORK)

5. Mundu digitalean sartzea gauza bat dela nabarmendu zuten agintariek, eta beste bat, oso bestelakoa, informazioa eskuratu ahal izatea. (ZERIKUSIRIK)

ITZULI EUSKERARA

1. Ha estado con nosotros tres días y se ha ido para cinco a Vitoria.

2. ¡Vaya genio que tiene este chiquillo! Ha salido a la madre sin duda.

3. Lo hice de buena fe pero me lo tomaron a mal.

4. No he pegado ojo en toda la noche. El café no me deja dormir.

5. Si alguien alguna vez te dice algo del trabajo, tú ni caso.

Testuaren erantzunak:

EUSKARAREN EGOERA TXUKUNTZEKO
Markos Zapiain. Bloga

Jendeak ez du euskaraz espero adina ikasten. Estatistikek gora egiten dutenean, pixka bat baino ez dute egiten; behera, 1 aitzitik, ezin biziago.
Gizaki hutsekin, dirudienez, ez dago zereginik, pikutara doake euskara. Ikaragarria da, 2 kasurako, erdararen nagusitasuna hedabideetan.
Kontua da gizakiei onartzen diegula hiritartasuna, gizakiak baino ez ditugula zenbatzen estatistiketan.
Baina Txillardegiren gogoetek 3 bestelako ate bat ireki diote esperantzari.
Gaurdaino, erdi onartutzat-edo jo dugu gizakia 4 gainerako animaliengandik bereizten duena teknologia eta kultura dela, eta bion oinarrian mintzamena dagoela.
Mintzodunei ematen diegu hiritartasuna, mintzodunak sartzen ditugu estatistiketan.
Gormutuak 5 barne, jakina. Ahozko hizkerari ez diogu ezein gailentasunik aitortzen.
Horra hor gakoa. Txillardegik usu 6 nabaritu du, batetik, gizakion funtsezko aberetasuna; bestetik, tximinoen gaitasuna gormutuen zeinu-hizkuntzak ikasi eta erabiltzeko. Honen berri ez duenak benetan 7 txunditu nahi badu, irakur dezala UZEIren "Hizkuntzalaritza" hiztegiko "Mintzamena gizonetik at" artikulua.
Washoe, Moja, Lucy, Bruno primateak ezagutuko ditu bertan, "Ameslan" (American Sign Language) delakoaz mintzo, 8 hots, AEBetako gormutuen zeinu-sistemaz, ehunka hitz erabiliz, hitz berriak sortuz (Washoek ez zuen "ahate" hitza ezagutzen, eta ahate bat 9 lehenbizikoz ikusi zuelarik, "water bird" bataiatu zuen, "ur txori"), txinpantze elebidunak ahozko ingelesa entzun eta "Ameslan"era itzuliz...
Alegia, gizakion eta tximinoen artean ez dago alderik. Mintzamenaren aitzakiarenarekin batera, gure 10 berezitasunarenak ere egin du.
Zeregin garrantzitsu bat dugu aurrerantzean euskaltzaleok: milaka tximino erosi, "Ameslan"en 11 pareko "Euzehizk"(Euskarazko zeinu-hizkuntza) bat sortu (konplikatuagoa izan zen euskara batua), tximinoei irakatsi eta ondoren tximino euskaldunok ere estatistiketan zenbatuak izan daitezen 12 erdietsi, hedabide erdaldunek arroztu ditzaten baino lehen. 13 Gainera, auskalo, baliteke gizakiok bezain traidoreak ez izatea hedabide arrotzetara 14 lerratzeko orduan.
Txillardegiri eskertu behar diogu aukera itxaropentsu honi ere bide teorikoa zabaldua

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!