Gehienok hau badaukazue, baina badaezpada hementxe daukazue zerrenda:
1. Ume gutxi jaiotzen da.
-Lehen/orain
-Konponbideak
-Adopzioa, immigrazioa...
2. Bidaiak
-Agentzia bidaiak
-Nora joan, nola, noiz...
-Kontatu zeuk egindako bidaia bat
3. Ikasleen oporrak
-Beharrezkoak? Arrazoiak
-Luzeegiak ote?
-Nola banatu astea, ikasturtea?
-Langileen oporraldia
4. Klonazioa
-Amesgaiztoa ala aurrerakuntza?
-Osasun arazoak, moralak, erlijiosoak.
-Etorkizunean teknika arrunta?
5. Diziplina eskoletan
-Hain larria ote da egoera?
-Gutxi batzuen jarrera ala orokorra?
-Diziplina beharrezkoa da?
-Ikasleen eskubideak eta betebeharrak
-Irakasleen egitekoa eskolan. Eta gurasoena
6. Tabakozaletasuna
-Droga? Bizioa?
-Erretzaile aktiboak, pasiboak.
-Nola konponduko zenuke arazoa?
7. Etorkinak gure herrian
-Immigrazioaren zergatiak: arrazoi ekonomikoak, sozialak, politikoak
-Arrazakeria
-Langabezia areagotu?
8. Denda handiak/txikiak
-Abantailak eta desabantailak
-Merkataritza-gune berrien eragina
-Salmentak gehitzeko trikimailuak...
9. Internet
-Etorkizunerako atea?
-Erabilera okerrak eta arriskutsuak
-Merkataritza tradizionalari kalte egingo dio Internetek?
10. Opariak
-Noiz? (gabonak, urtebetetzea, edonoiz, San Valentin, amaren eguna...)
-Nolako opariak? (loreak, gauza erabilgarriak, jostailuak, liburuak...)
-Gustatzen zaizu opariak egitea? Egiten dituzu? Nori?
-Gustatzen zaizu opariak jasotzea? Egiten dizkizute? Nork?
11. Gaur egun, idazten al da?
-Ba al dakigu idazten?
-Nola bidali idatzitakoa? (posta elektronikoa, ordenagailuz, makinaz, eskuz...)
-Noiz? (gabonetan, oporretan...)
-Zer? (eskutitzak, postalak, eskabideak...)
-Idazten al duzu? Orokorrean idazten al da?
12. Gabonak eta kontsumoa
-Argiak biztu barik dirua aurrezteko.
-Zenbat jaten da? Gehiegi? Zergatik? Prezioak...
-Opariak (Erregeak, Olentzero...). Konpromisoa? Derrigorrezkoak?
13. Animaliak etxean
-Alde onak eta txarrak
-Animalien beharrak eta eskubideak
-Animaliak kontsumo produktu bihurtuak: erosi eta bertan behera utzi. Ondorioak
-Animalia exotikoak. Espezie babestuak. Animalia trafikoa. Merkatu beltza
14. Informatika aroa
-Informatikaren eragina
-Ordenagailuen erabilera. Edozeinen esku dago?
-XXI. mendeko lan baldintzak. Informazioaren gizartean bizi gara.
-Informatika aroaren alde onak eta txarrak. Arriskuak.
15. Txakurren erasoak
-Txakur arraza batzuen arriskuak.
-Txakurra eta ugazaba: ardurak, heziketa, harremanak...
-Txakur erasotzaileak: neurriak.
-Txakurren erasoak eta komunikabideak.
16. Museoak
-Museoen zeregin berriak: turismoa, hiriaren ezagupide...
-Museoak: inbertsioa, diru iturri...
-Museoen alde onak eta txarrak.
-Guggenheim Bilbao Museoa.
17. Lan istripuak
-Istripuen arrazoiak
-Errudunak
-Ondorioak
-Lan kaxkarrak. Lan batzuk arriskutsuagoak
18. Giza eskubideak
-Giza Eskubideen ukapena.
-Lehentasunak
-Erronkak
-Giza eskubideak eta taldeak: umeak, emakumeak, presoak, etorkinak...
19. Klima aldaketa
-Zergatiak. Errudunak. Ondorioak.
-Planetaren, gizakion eta landareen etorkizuna.
-Ekonomi garapena eta klima aldaketa.
20. Zaletasunak menpekotasun
-Zaletasunaren eta menpekotasunaren arteko muga.
-Edozer bihur daiteke menpekotasun?
-Menpekotasuna = gaixotasuna?
-Eragileak. Irtenbideak. Sendabideak...
21. Asteburua
-Aisialdia eta kontsumismoa
-Gazteen bizimodua: ona ala txarra?
-Asteburua eta famili harremanak.
-Denbora librea alferrik galtzen dugu?
-Igande aspergarriak.
22. Gosea
-Arrainak eman ala arrantzan irakatsi?
-Herri guztiek lukete euren baliabideak erabiliz elikatzeko eskubidea..
-0,7 zenbaki bat baino gehiago?
-Gosea eta emigrazioa.
-Zientziak gosearentzat konponbiderik ekar ote dezake?
23. Kirurgia estetikoa
-Kirurgia estetikoa: batzuen pribilegioa?
-Arrazoi psikologikoak eta profesionalak.
-Gaur egun garrantzi handiegia ematen zaio kanpoko itxurari?
-Arriskuak.
24. Zabor gehiegi sortzen dugu
-Zaborra eta kontsumo-gizartea.
-Zaborra gutxitzeko moduak. Birziklaketa. Berrerabilpena.
-Zabor-bilketa berezitua. Material desberdinak. Biltontziak. Arazorik?
-Ohiturak aldatu beharra. Heziketa. Norberaren erosotasuna.
25. Telebista
-Daukagun eskaintza. Aldaketa, proposamenak.
-Telebista eta famili giroa.
-Publizitatea
-Telebistaren alde onak eta txarrak.
-ETBren programazioa.
26. Gazteria eta lana
-Gazteen etorkizuna lan-munduan.
-Politikarien, enpresarien, sindikatuen eta gazteen jarrera eta jokaera.
-Kontratu motak. ABLE: Aldi Baterako Laneko Enpresak.
-Langabeziaren ondorioak.
-Lan antolaketa etorkizunean.
27. Inauteriak.
-Inauteriak, mundu guztian
-Inauteriak lehen eta gaur egun
-Tradizioa? Errituak? Dantzak eta jantziak? Parodiak? Umorea?...
-Zeintzuk izan daitezke inauterien arrakastaren arrazoiak?
28. Nolako hiria?
-Gaur egungo joera nagusiak: hirira jo ala hiria utzi?
-Hirien erakargarritasuna.
-Hiri guztiak berdinak ote? Hiri ideala.
-Arazo nagusiak. Nola konpondu?
-Giza-talde desberdinen beharrak (umeak, emakumeak, ezinduak, merkatariak...)
-Hirigunea eta inguruetako auzoak.
29. Gizonezkoak etxeko lanetan.
-Etxeko lanetan etxeko kideen parte-hartzea.
-Etxeko lanak eta sexuen araberako banaketa.
-Belaunaldien arteko aldeak. Belaunaldi gazteen jokabidea.
-Etxekoandreen lana: ordaindu gabekoa eta eskerrik gabekoa.
-Etxeko lanetan denen parte-hartzea: gizarte aurreratuaren seinale?
30. Zahartzaroa.
-Zer da zahartzea? Nola aldatzen da bizimodua erretiroa hartu ondoren?
-Nola bizi dira zure inguruko zaharrak? Nolako harremana dute ingurukoekin?
-Zaharrek non bizi behar dute: etxean, seme-alabekin, egoitzetan...?
-Zahartzean hainbat gaitasun galtzen da: oroimena, zentzumenak...
-Zahartzaroa eta eritasunak.
31. Adikzio sozialak.
-Adikzio hitzaren esanahia.
-Mendekotasuna sor dezaketen jarduerak: jokoa, sexua, erosketak, telebista ikustea...
-Sintomak eta arazoak.
-Gizartearen erantzukizuna ala norberaren kontua?
-Gizarte modernoaren ezaugarri ote?
32. Ura: bizitza.
-Uraren garrantzia.
-Ur nahikoa eduki edo eduki ez. Abantailak, arazoak...
-Urarekiko jarrera. Estatuek, pertsonek...
-Ura gurean: kontzientzia maila, ekologia...
-Zer egin uraren balioaz ohartzeko?
33. Produktu ekologikoak.
-Naturara itzultzeko joera indartuz?
-Moda kontua? Bizitza ulertzeko modu bat, filosofia bat?
-Produktu ekologikoak. Horien kontsumoan eragina duten faktoreak.
-Produktu ekologikoen inguruan sortu den negozioa.
-Euskal kontsumitzailea zorrotza omen da. Eta ekologikoa?
34. Barre egitea.
-Barrea beharrezkoa ote da?
-Umoretsua izatea: norberaren ezaugarria. Umoretsua al zara?
-Barre bidezko terapia.
-Gaur inoiz baino barre gutxiago eta inoiz baino beharrezkoago.
-Umore motak: ingelesa, beltza...
35. Prentsa arrosa.
-Nolako gizartea, halako prentsa.
-Intimitate-eskubidea. Esklusibak. Bideo-kamerak nongura. Non dago muga?
-Irakurlearen edo ikus-entzulearen profila.
-Merezimendu berezirik gabeko jendea edozein komunikabidetan. “Sasifamatuak”.
-Euskarazko prentsa arrosa?
36. Eskuko telefonoak.
-Mobila, eskuko telefonoa, sakelako telefonoa, mugikorra... Izen asko?
-Telefono finkoak eta eskukoak. Alde onak eta txarrak.
-Telefono hauen erabilera berriak: mezu idatziak, argazkiak jaso eta bidaltzeko aukera, jokoak, Internet...
-Gaztetxoak eta eskuko telefonoak.
-Eskuko telefonoen prezioa!... menpekotasuna...
37. Zinema.
-Filmen osagaiak: gidoia, musika, argazkia, aktoreak, efektu bereziak, makillajea, bikoizketa...
-Film motak: Western-ak, zientzia fikziozkoak, dramak, komediak, erromantikoak, beldurrezkoak, marrazki bizidunak...
-Lehengo zine areto handiak, egungo multizineak, bideoa, DVDa...
-Zinema mundua: Oscar sariak, Goya sariak, glamourra, mitomania...
-Euskarazko zinemagintza.
38. Dieta eta estetika.
-Itxura osasuna baino garrantzitsuagoa ote?
-Muturreko jarrerak: gizentasuna eta anorexia.
-Jateko ohituren bilakaera.
-Dieta kontuan, entzuten ditugun aholku askok ez du oinarri zientifikorik.
-Gaurko eredu estetikoa eta horren inguruko merkatua.