Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Geure gauzatxuak

Kategoria: Iritzia

22/08/2008 GMT 1

Agirika egin didate

barrutia5 @ 22:52

Birritan. Arrazoiarekin.
Zirkuan, atzerengo ilaran geunden jesarrita. Funtzioa hasi eta gero, gure aurreko ilara guztiak hutsik zeuden, zirkuaren hegal baten. Bost ilara aurrerago joan ginen umeekin, baita geu ikusita, gure albokoak ere. Gizona etorri zitzaigun bost minutu garrenean linterna eskuan zuela, txartel eske. “¿Quién les ha sentado aquí? – Nadie. – Estas entradas son de la última fila. – Ya, ya. – Yaya es una abuela......” Bueno, baina jator portatu zen eta bertan egoten utzi zigun, lekuaren jaberik ez zen ageri eta.
Bigarrena, barraketan hau ere, txurrerian. Txurro eta patata frijitu batzuk erosi genituen. Gero mugitu egin ginen, suak ikusteko. Umeak ketchup gehiago eskatu zidan patatei botatzeko eta bila joan nintzen. Baina hiru-lau bider eskatu zidan ketchup gehiago. Suak laster hasteko ziren eta hurren neukan txurrerian bota nion ketchupa: “échale el ketchup donde has comprau las patatas”, zakar eta desatsegin gizonak lehenengo eta andre batek gero, txurreriakoek.
Hau dok e! Berrogeita bi urterekin ume bati baino errieta gehiago egiten didate. Ahalegindu beharko dut formaltzen.

20/08/2008 GMT 1

Se vende

barrutia5 @ 18:20

Kolar edo etxe atari gehienetan horixe leiduten dogu. Etxe batzuetan “se vende” bat, beste batzuetan bi, edo hiru... Ea benetako krisia datorren eta prezioak asko-asko bajatzen diran. Igoerak itzelezkoak izan dira, baina beherantz, astiro-astiro doa gauzea. Gure etxeagaitik gitxiago pagauko deuskue, baina gitxiago kostauko jaku beste bat erostea.

25/06/2008 GMT 1

Kirolaren kontra

barrutia5 @ 00:48

"Banun partidu ikusten" esan eustan behinola lagun batek kalean. Eta partidua egoanez, lotu be ez zan egin apurtxu baten berbetan. Zorioneko eurokopako partidua.
Ni neu kantsata nago egunero teleberrin hainbeste kirol albiste entzuten: Atleti, Iurbentia, Euskaltel... eta orain udea dator: estropadak, ziklistak... Bardin deust Atleti bigarren mailara badoa be, zer pasako litzateke ba? Ganera txarren-txarrena da diru publiko asko emoten jakiela, eta horretarako eztago eskubiderik. Onena futbol-zelaia kendu eta parke handi bat egitea izango litzateke, Bilbon premina ederra dago eta.
A! Kirola egitea ona ei da, egitea e?

01/06/2008 GMT 1

Ur apur bategaitik... komediak!

barrutia5 @ 12:49

Ez dot uste horrenbeste euri egin dauenik, eta beitu, errekak ganez egin beharrean! Laster harako uriolen antzekoak eukiko doguz eta noren errua izango da? Politikariena! Beti da gobernuaren errua, Tipek eta Colek errazoia eukien.

14/04/2008 GMT 1

Eta Hizkuntza Eskolako tituluak eta irakasleen perfilak zer?

barrutia5 @ 22:16

Tituluen konbalidazioen berri eman digute, baina jende askorentzat hain garrantzitsuak diren Hizkuntza Eskola Ofizialetako tituluak eta irakasleen perfilak falta dira koadroan.
Gainera, beste titulu horien konbalidazioa egiten sei hilabete handi tardatuko dutela esan dute. Gutxi iritziko diote. Ba, guk hainbat arinen jakin nahi dugu zertan garen, guztia susto hutsa izan den edo manifak egin behar ditugun Gran Vian zehar. Joango gara, joan behar bada.

23/03/2008 GMT 1

Oporrak

barrutia5 @ 18:56

Zelan oporrak, ondo?
Ez daukazue ezer kontatzeko? Etxean geratu garenoi inbidia apur bat emateko...

26/02/2008 GMT 1

Adria carero

barrutia5 @ 23:06

Gaur dentistarenera joan naiz eta itxaroten nagoela, Clara edo honetariko aldizkari bat hartu dut.
Adria sukaldariari egineko entrebista bat leidu dut. Bere jatetxeko menua 180 euroan dagoela eta ez dela karua, platerak zelan egiten dituzten kontuan hartuta. Bere iritziz, gainera, bost urte barru gaurko prezioak boskoiztu egingo dira. 180 euro 30.000 pta badira, bider bost, 150.000 pta izango lirateke, ezta? Karu antza, lagun baten bazkaria.
Arzakek ere telebistan, orain urte batzuk, horrelakoxe gauza bat esan zuen: bere jatetxeko menua: 16.000 pezeta, pezetak ziren orduan. "Nada que no te gastes un sábado de copitas".
Nik ez dinot sukaldari onak ez direnik, baina beste galaxia baten bizi dira eta komentario eta prezio horiek ez dira edozein aldizkaritan eta edozein telebistatan agertzeko modukoak. Jende normalarentzat uste dut heavy samarrak direla horrelako iritziak.
Enpin, beste egun baten dentistak zenbat kobratu didan kontatuko dizuet.

13/02/2008 GMT 1

Hillary ala Obama?

barrutia5 @ 00:24

Badirudi Obama Hillaryri nagusituko zaiola, ala ez? Nire galdera hauxe da: zuek zeinek irabaztea gura zenukete? Hillaryk irabazten badu, presidente bihurtzen den lehenengo emakumea izan daiteke (errepublikarrei irabazten badie, jakina). Eta Obamak irabazten badu, presidente bihurtzen den lehenengo beltza. Emakume beltzik egongo balitz, ezaugarri biak batera edukiko lituzke! Condoleeza Rize errepublikarra beltza eta emakumea da, baina eskerrak ez dena aurkezten.
Ba horixe. Gainera benetan ez dakigu bakoitzak zer egingo duen/lukeen.... baina tira, zein gustatzen zaizue gehien? Niri Hillary gustatzen zait emakumea delako eta gainera senarrarena eta Monica Lewinskirena jasan behar izan zuelako...
Emazteak kontatu dit, telebistan Obamaren mitin bat ikusi duela (zatitxu bat), Idahon, euskaldun asko dagoen lekuan. Halako batean, jende artetik batek ozen esan ei du: “Gora Obama!”, eta jendeak erantzun ei du: “Gora!” (euskeraz)... Holakorik! Dena den, seguru hango euskaldunen artean ere denetarik dagoela.

02/02/2008 GMT 1

M Carmen(e)k atenditu zaitu

barrutia5 @ 00:45

Holantxe dakar Eroskiko ticketak, erosketa txarteltxuak. Ba hiztegian begiratuz gero, atenditu ez dugu topatuko.
Ni neu Eroskirekin nago!! Atenditu ahozko euskeran bada/badago/existitzen du/da. Tradizioan ere bai, nahiz eta hain ugaria ez den antza. Bestela, zer esango dugu? ...harrera egin dizu? (non, gela baten? etxean? bulego baten?)... arreta... arreta zer?... kobratu dizu? Bai, hori bai, hori ez zaie ahazten.
Ba horixe, garbizaleegiak direla hiztegiak, euskaltzainak eta enparauak. Zelako gogoa Euskaltzaindia kritikatzeko... beno, hurrengo baterako/batzuetarako utziko dut hori.
"M Carmen(e)k atenditu zaitu" ezin hobeto dago, hoba ez!

26/01/2008 GMT 1

Ameseta txarrak

barrutia5 @ 23:59

Ameseta txarrak era askotakoak dira, ezta? Bat, ikaslearen sindromea edo ez dakit zelan deitzen ote dioten psikologian. Hauxe da: oraindik karrera ez duzu amaitu (errealitatean amaituta daukazu), eta ikasgai bat falta zaizu oraindino egiteko. Gainera gutxi falta da azterketarako eta apunterik ere ez daukazu. Txarto pasatzen da, e? Ez pentsa. Gertatu zaizue zuei inoiz holakorik?

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!