Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Geure gauzatxuak

Kategoria: Iritzia

20/01/2008 GMT 1

Loiuko aireportukoa

barrutia5 @ 00:18

Lehengo egunean, martitzenean, ia istripua gertatu zen Loiuko aireportuan. Haize handia zebilen eta azkenengo momentuan lurreratzen zegoen hegazkina okertu egin zen, alborantz egin zuen. Pilotuak maniobra ona egin eta berriro aireratu ziren Forondarantz!
Iberiak dio inoiz ez direla pasaiariak arriskuan egon. Denak dira laudorioak pilotuarentzat.
Nire anaia eguaztenean heldu zen hegazkinean Loiura, etxera etorri eta Deiako argazkiak ikusi zituen! Zurtz eginda geratu zen. Hauxe dio nire anaiak: "Eta hemen inork ez dio hegazkin horrek (eta pilotuak eta konpainiak) txarto egin zuela, horrelako haizearekin saiatu ere ez zuten egin behar!"

14/01/2008 GMT 1

Sarkozy

barrutia5 @ 23:22

Nik ez nuen gura Sarkozyk irabazterik. Nik Segolene Royalek irabaztea gura nuen. Eta oraindino berdin pentsatzen dut. Hobe ez! Politikoki asko dauka kritikatzeko Sarkozyk.
Baina hemen Sarkozyk ondo egindako gauza bi komentatu nahi ditut. Ondo egon zen zelan ekarri zituen espainiar azafatak, joan eta ekarri. Eta ondo egiten du Italiako modelo horrekin hola dabilenean, agerian, ostu barik, ez beste presidenteak ibili diren moduan. Très bien, monsieur.

13/01/2008 GMT 1

Athletickek 2, Sevillak 0

barrutia5 @ 21:10

Aste honetakoa, zelako kiniela gatxa!

30/12/2007 GMT 1

Ogi sikua

barrutia5 @ 16:44

Ogi sikua dela eta, etxe batean baino gehiagotan eztabaidak izaten direla uste dut. Zer egin ogi sikuarekin? Nik neuk erantzuna erraza dela uste dut, jan!
Beste batzuek, nire emazteak esate baterako, ez daukate hori hain argi. Beti zaudela ogi sikua jaten, freskoa egonez gero lehenengo horixe jan behar dela, eta azkenean faltako balitz, bestea jan. Baina sikua biharamun gauean ez dago hain ondo jateko, eguerdian, tira, igual jan liteke. Eztabaida hau gurean makinatxo bat bider izan dugu.
Enfin, munduan jendea goseak hiltzen eta gu geure eztabaida filosofiko sakonetan!

28/11/2007 GMT 1

Calatravaren zubia

barrutia5 @ 18:24

Bueno, geure zubia, ondo pagatuko genuen eta. Eskerrak epaitegiak Bilboko Udalari eman diona arrazoia, ezpabere diru gehiago aterako zigun Calatravak. Niri ez zait gustatzen bere obra. Ea udala hurrengorako espabilatzen den. Zelan bururatu zitzaien horrelako "dibo" buruiritzi papao bati zubia enkargatzea?!

14/11/2007 GMT 1

Soldata igoera

barrutia5 @ 18:21

Eta gainera erregeari soldata altxatu diote. Mileurista batek urte guztian irabazten duena irabaziko ei du egunean. Lotsagarria, benetan! Beharrik egin barik, ganera!

¿Por qué no te callas?

barrutia5 @ 00:17

Ceuta eta Melillatik pozik joan zen erregea Txilera, baina han Chávez topatu zuen, Venezuelako Anasagasti! Gainera orain Marichalar eta alaba apartatu! Zelako urtea duen Juancarrek!
Blog hau eskolako gauzak jartzeko sortu zen, baina, tira, tentazioa handiegia izan da.

07/11/2007 GMT 1

Etxebizitza konpontzen dute urduri jarri barik

barrutia5 @ 10:46

BBKren bezeroak dira.
Iragarkia jarri dute Bilboko metroan. Ba, hau ere ez dago euskeraz oso txukun. Gauza arraroa, ezta? Zergatik daude hainbeste esaldi txarto? Itzulpenak direlako.
Etxebizitza konpontzen dute. Noiz? Urtero? Etxebizitza konpontzen ari dira, etxebizitza konpontzen dabiltza... eta "urduri jarri barik" ere ez dakit lar ondo ulertzen den. Enpin.
Dena den, kontuz BBKrekin eta gainetiko banku-kutxekin!

03/11/2007 GMT 1

Pixka bat es mucho

barrutia5 @ 11:08

Holaxe dio Eusko Jaurlaritzaren iragarki batek. Helburua jendea euskeraz hitz egiten animatzea da. Egia da askotan lotsagatik edo, jendeak ez duela dakien guztia erakusten. Niri neuri gustatu zait lelo hori, nahiz eta euskera eta erdera nahastu. Nahasketa horrek, dena den, mezuarekin zerikusia izango du.
Zuzentzeko kontutxu bat. Honela dio kaleko iragarki batek:

Pixka bat es mucho. Zuk uste duzuna baino gehiago dakizu.

Hauxe da zuzena:

Pixka bat es mucho. Zuk uste duzun baino gehiago dakizu.

22/10/2007 GMT 1

Aurten bigarren mailara bajatu baietz!

barrutia5 @ 15:45

Bai, atzo Athletickek irabazi egin zuen. Etxetik kanpora gainera! Baina eztaipa... aurten bigarren mailara bajatu baietz!

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!