Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Geure gauzatxuak

13/04/2008 GMT 1

Minago egiten didate zapatek!

barrutia5 @ 22:37

-ago kurioso batzuk daude: esanago, ibiliago... aditzekin ere erabil daiteke.
Noizago...? Noizago egingo dugu bazkari bat? (= hurrengoa noiz... noiz berriro).
Minago egiten dit... = zelako mina egiten didan! Min zer egiten dit ba... Minago egiten didate zapatek! (=zelako mina egiten didaten zapatek!)

23/03/2008 GMT 1

Oporrak

barrutia5 @ 18:56

Zelan oporrak, ondo?
Ez daukazue ezer kontatzeko? Etxean geratu garenoi inbidia apur bat emateko...

10/03/2008 GMT 1

Zuzendu hutsak

barrutia5 @ 12:51

bi motako famatu daude

Behin baino gehiagotan ez dugu aukerarik izan gure gustuko saioa ikusteko

Famatu batzuk kobratzen hasi ziren euren bizitzak kontatzeko

Lana bilatzeko edo hainbeste gauzetaraino gure eskuko telefono zenbakia ematen dugu

Orain dela hogei urte inork ez zeukan mobil bat

Izan ere gure bizitzako ohiturak guztiz aldatu egin dira. Esate baterako, edozein mementotan aurkituta gaude.

Beste jende batzuk, ordea, trebetasun handia dauka mezuak bidaltzeko

baina orain dela zortzi edo hamar urte oso jende gutxik mobila zeukaten

Baina mobilek badaukate ere euren alde txarrak / mobilek alde txarrak ere dituzte

eta hainbat gauzekin gertatzen den bezala

Izen desberdina erabiltzen dugu deitzeko; esaterako: mobila, mugikorra...

Gauza guzti hauek lagun diezagukete urrun dagoen jendearekin komunikatzeko

Norbaitekin berehala kontaktatu nahi dugun bakoitzean mugikorrari deitzen diogu

Gaur egun mugikorrarik gabe bizitzea ia ezinezkoa dirudi

Bakarrik bizi direnentzako oso inportantea da jakitea, zerbait gertatzen bazaie edo zerbait behar badute, gaiak izango dira deitzeko

Orain dela berrogei urte, pentsaezina zen hamahiru urteko mutil batek eskuko telefono batekin hitz egiten ikustea

nik uste dut mugikorrak abantail asko dauzka baina bakarrik erabili behar da behar dugunean

istripu bat izatekotan dei diezaiekezu ertzantzari ala ospitaleri

oraingo telefonoekin edozein gauza egin dezakegu: argazkiak ateratzea, musika entzutea, irratia entzutea edo interneten nabegatzea

Bestaldetik arazoren bat badaukazu beti ezkuz daukazu laguntza bat deiak egiteko

Niri egun batze mobila kentzen badidate, haserretzen naiz eta zerbait faltatzen didalakoan nago

Edozein momentuan edozein pertsonekin hitz egin dezakegu

26/02/2008 GMT 1

Adria carero

barrutia5 @ 23:06

Gaur dentistarenera joan naiz eta itxaroten nagoela, Clara edo honetariko aldizkari bat hartu dut.
Adria sukaldariari egineko entrebista bat leidu dut. Bere jatetxeko menua 180 euroan dagoela eta ez dela karua, platerak zelan egiten dituzten kontuan hartuta. Bere iritziz, gainera, bost urte barru gaurko prezioak boskoiztu egingo dira. 180 euro 30.000 pta badira, bider bost, 150.000 pta izango lirateke, ezta? Karu antza, lagun baten bazkaria.
Arzakek ere telebistan, orain urte batzuk, horrelakoxe gauza bat esan zuen: bere jatetxeko menua: 16.000 pezeta, pezetak ziren orduan. "Nada que no te gastes un sábado de copitas".
Nik ez dinot sukaldari onak ez direnik, baina beste galaxia baten bizi dira eta komentario eta prezio horiek ez dira edozein aldizkaritan eta edozein telebistatan agertzeko modukoak. Jende normalarentzat uste dut heavy samarrak direla horrelako iritziak.
Enpin, beste egun baten dentistak zenbat kobratu didan kontatuko dizuet.

13/02/2008 GMT 1

Hillary ala Obama?

barrutia5 @ 00:24

Badirudi Obama Hillaryri nagusituko zaiola, ala ez? Nire galdera hauxe da: zuek zeinek irabaztea gura zenukete? Hillaryk irabazten badu, presidente bihurtzen den lehenengo emakumea izan daiteke (errepublikarrei irabazten badie, jakina). Eta Obamak irabazten badu, presidente bihurtzen den lehenengo beltza. Emakume beltzik egongo balitz, ezaugarri biak batera edukiko lituzke! Condoleeza Rize errepublikarra beltza eta emakumea da, baina eskerrak ez dena aurkezten.
Ba horixe. Gainera benetan ez dakigu bakoitzak zer egingo duen/lukeen.... baina tira, zein gustatzen zaizue gehien? Niri Hillary gustatzen zait emakumea delako eta gainera senarrarena eta Monica Lewinskirena jasan behar izan zuelako...
Emazteak kontatu dit, telebistan Obamaren mitin bat ikusi duela (zatitxu bat), Idahon, euskaldun asko dagoen lekuan. Halako batean, jende artetik batek ozen esan ei du: “Gora Obama!”, eta jendeak erantzun ei du: “Gora!” (euskeraz)... Holakorik! Dena den, seguru hango euskaldunen artean ere denetarik dagoela.

02/02/2008 GMT 1

M Carmen(e)k atenditu zaitu

barrutia5 @ 00:45

Holantxe dakar Eroskiko ticketak, erosketa txarteltxuak. Ba hiztegian begiratuz gero, atenditu ez dugu topatuko.
Ni neu Eroskirekin nago!! Atenditu ahozko euskeran bada/badago/existitzen du/da. Tradizioan ere bai, nahiz eta hain ugaria ez den antza. Bestela, zer esango dugu? ...harrera egin dizu? (non, gela baten? etxean? bulego baten?)... arreta... arreta zer?... kobratu dizu? Bai, hori bai, hori ez zaie ahazten.
Ba horixe, garbizaleegiak direla hiztegiak, euskaltzainak eta enparauak. Zelako gogoa Euskaltzaindia kritikatzeko... beno, hurrengo baterako/batzuetarako utziko dut hori.
"M Carmen(e)k atenditu zaitu" ezin hobeto dago, hoba ez!

01/02/2008 GMT 1

Kontrola

barrutia5 @ 00:11

2007-2008 ikasturtea. Urtarrileko kontrola

Izen-abizenak: Taldea:

EUSKARAREN EGOERA TXUKUNTZEKO (Hutsuneak bete)
Markos Zapiain. Bloga

Jendeak ez du euskaraz espero adina ikasten. Estatistikek gora egiten dutenean, pixka bat baino ez dute egiten; behera, 1___________, ezin biziago.
Gizaki hutsekin, dirudienez, ez dago zereginik, pikutara doake euskara. Ikaragarria da, 2____________, erdararen nagusitasuna hedabideetan.
Kontua da gizakiei onartzen diegula hiritartasuna, gizakiak baino ez ditugula zenbatzen estatistiketan.
Baina Txillardegiren gogoetek 3____________ ate bat ireki diote esperantzari.
Gaurdaino, erdi onartutzat-edo jo dugu gizakia 4________________ animaliengandik bereizten duena teknologia eta kultura dela, eta bion oinarrian mintzamena dagoela.
Mintzodunei ematen diegu hiritartasuna, mintzodunak sartzen ditugu estatistiketan.
Gormutuak 5_____________, jakina. Ahozko hizkerari ez diogu ezein gailentasunik aitortzen.
Horra hor gakoa. Txillardegik usu 6_____________ du, batetik, gizakion funtsezko aberetasuna; bestetik, tximinoen gaitasuna gormutuen zeinu-hizkuntzak ikasi eta erabiltzeko. Honen berri ez duenak benetan 7______________ nahi badu, irakur dezala UZEIren "Hizkuntzalaritza" hiztegiko "Mintzamena gizonetik at" artikulua.
Washoe, Moja, Lucy, Bruno primateak ezagutuko ditu bertan, "Ameslan" (American Sign Language) delakoaz mintzo, 8_______________, AEBetako gormutuen zeinu-sistemaz, ehunka hitz erabiliz, hitz berriak sortuz (Washoek ez zuen "ahate" hitza ezagutzen, eta ahate bat 9_____________ ikusi zuelarik, "water bird" bataiatu zuen, "ur txori"), txinpantze elebidunak ahozko ingelesa entzun eta "Ameslan"era itzuliz...
Alegia, gizakion eta tximinoen artean ez dago alderik. Mintzamenaren aitzakiarenarekin batera, gure 10_______________ ere egin du.
Zeregin garrantzitsu bat dugu aurrerantzean euskaltzaleok: milaka tximino erosi, "Ameslan"en 11_________________ "Euzehizk"(Euskarazko zeinu-hizkuntza) bat sortu (konplikatuagoa izan zen euskara batua), tximinoei irakatsi eta ondoren tximino euskaldunok ere estatistiketan zenbatuak izan daitezen 12___________________, hedabide erdaldunek arroztu ditzaten baino lehen. 13__________________, auskalo, baliteke gizakiok bezain traidoreak ez izatea hedabide arrotzetara 14_____________ orduan.
Txillardegiri eskertu behar diogu aukera itxaropentsu honi ere bide teorikoa zabaldua.

txunditu / gainerako / erdietsi / barne / hots / aitzitik / lerratzeko / gainera / nabaritu / pareko / bestelako / berezitasunarenak / kasurako / lehenbizikoz

BERRIDAZKETAK

1. Ez izan dudarik, laguntza lortuko dugu! (HORIXE)

2. Euskaldunok gure hizkuntzaz landa besterik ere beharko dugu etorkizunean. (EZ EZIK)

3. Lapurrak halako jipoia eman zidan, ospitalean 15 egun eman behar izan nituen. (HAIN)

4. Azkenean lortu du bere gurasoak animatzea, halako gauzak egiten umeek baino ez dakiten moduan. (BESTE INORK)

5. Mundu digitalean sartzea gauza bat dela nabarmendu zuten agintariek, eta beste bat, oso bestelakoa, informazioa eskuratu ahal izatea. (ZERIKUSIRIK)

ITZULI EUSKERARA

1. Ha estado con nosotros tres días y se ha ido para cinco a Vitoria.

2. ¡Vaya genio que tiene este chiquillo! Ha salido a la madre sin duda.

3. Lo hice de buena fe pero me lo tomaron a mal.

4. No he pegado ojo en toda la noche. El café no me deja dormir.

5. Si alguien alguna vez te dice algo del trabajo, tú ni caso.

Testuaren erantzunak:

EUSKARAREN EGOERA TXUKUNTZEKO
Markos Zapiain. Bloga

Jendeak ez du euskaraz espero adina ikasten. Estatistikek gora egiten dutenean, pixka bat baino ez dute egiten; behera, 1 aitzitik, ezin biziago.
Gizaki hutsekin, dirudienez, ez dago zereginik, pikutara doake euskara. Ikaragarria da, 2 kasurako, erdararen nagusitasuna hedabideetan.
Kontua da gizakiei onartzen diegula hiritartasuna, gizakiak baino ez ditugula zenbatzen estatistiketan.
Baina Txillardegiren gogoetek 3 bestelako ate bat ireki diote esperantzari.
Gaurdaino, erdi onartutzat-edo jo dugu gizakia 4 gainerako animaliengandik bereizten duena teknologia eta kultura dela, eta bion oinarrian mintzamena dagoela.
Mintzodunei ematen diegu hiritartasuna, mintzodunak sartzen ditugu estatistiketan.
Gormutuak 5 barne, jakina. Ahozko hizkerari ez diogu ezein gailentasunik aitortzen.
Horra hor gakoa. Txillardegik usu 6 nabaritu du, batetik, gizakion funtsezko aberetasuna; bestetik, tximinoen gaitasuna gormutuen zeinu-hizkuntzak ikasi eta erabiltzeko. Honen berri ez duenak benetan 7 txunditu nahi badu, irakur dezala UZEIren "Hizkuntzalaritza" hiztegiko "Mintzamena gizonetik at" artikulua.
Washoe, Moja, Lucy, Bruno primateak ezagutuko ditu bertan, "Ameslan" (American Sign Language) delakoaz mintzo, 8 hots, AEBetako gormutuen zeinu-sistemaz, ehunka hitz erabiliz, hitz berriak sortuz (Washoek ez zuen "ahate" hitza ezagutzen, eta ahate bat 9 lehenbizikoz ikusi zuelarik, "water bird" bataiatu zuen, "ur txori"), txinpantze elebidunak ahozko ingelesa entzun eta "Ameslan"era itzuliz...
Alegia, gizakion eta tximinoen artean ez dago alderik. Mintzamenaren aitzakiarenarekin batera, gure 10 berezitasunarenak ere egin du.
Zeregin garrantzitsu bat dugu aurrerantzean euskaltzaleok: milaka tximino erosi, "Ameslan"en 11 pareko "Euzehizk"(Euskarazko zeinu-hizkuntza) bat sortu (konplikatuagoa izan zen euskara batua), tximinoei irakatsi eta ondoren tximino euskaldunok ere estatistiketan zenbatuak izan daitezen 12 erdietsi, hedabide erdaldunek arroztu ditzaten baino lehen. 13 Gainera, auskalo, baliteke gizakiok bezain traidoreak ez izatea hedabide arrotzetara 14 lerratzeko orduan.
Txillardegiri eskertu behar diogu aukera itxaropentsu honi ere bide teorikoa zabaldua

26/01/2008 GMT 1

Ameseta txarrak

barrutia5 @ 23:59

Ameseta txarrak era askotakoak dira, ezta? Bat, ikaslearen sindromea edo ez dakit zelan deitzen ote dioten psikologian. Hauxe da: oraindik karrera ez duzu amaitu (errealitatean amaituta daukazu), eta ikasgai bat falta zaizu oraindino egiteko. Gainera gutxi falta da azterketarako eta apunterik ere ez daukazu. Txarto pasatzen da, e? Ez pentsa. Gertatu zaizue zuei inoiz holakorik?

24/01/2008 GMT 1

Hutsuneak bete

barrutia5 @ 23:18

ENERGIA MOTAK

BolErregistratua: 21 Mai 2006Mezuak: 117Kokagunea: Japonia Argitaratua: Atr Uzt 11, 2006 1:23 am Gaia: Bai, Eskerrik Asko?

BAI, ESKERRIK ASKO? Gure bizitza erritmoan bizi ahal izateko 1______ energia piloa behar da (elektrizitatea, gasolina, etb). Erritmoa ez badugu bajatzen, energia maila berdina beharko dugu edo, ikerketen arabera, geroago eta gehiago. Horrez gain, ke emisioekin “negutegi efektua inoiz baino probableagoa da, ozono geruza 2______ baino zulatuago daukagu eta klima aldatzen dago geure muturren aurrean. Horrez gain, jakina da petrolioa 3_______ 50 bat urtean amaituko dela gaur eguneko produkzio mailan, behintzat. Horren aurrean, zer egin? Geroago eta jende gehiagok, batzuk historikamente mugimendu berdekoak izan direnak gainera, energia nuklearraren 4______ erabilera defenditzen dute relatibamente “garbia” izango litzatekeelako gaur eguneko erregai fosilen 5_______ eta kontuan hartuta segurtasun neurri modernoekin akzidente maila ia zero edo maila jasangarrian manteni litekeela. Hondakinak dira galdera marka handia. Baina irabazten duzuna konpara behar balizko arriskuekin. Debate hau badator eta “genetikamente” antinuklearrak izan garenon artean ere zalantzak sortzen ditu. Iritzirik?

LazloErregistratua: 01 Ots 2006Mezuak: 89Kokagunea: Ondarroa Argitaratua: Atr Uzt 11, 2006 10:53 am Gaia: Ez gazta gustaten erantzunak

Oraingoan gai ekologikoen inguruan eztabaida telebisiboak, gutxi baina interesgarriak daude egoten. Eguzkiko jendea eta Iñaki Antiguedad eta insistitzen daude oinarritik failatzen dela arazoa planteatzen denean. Y trenbidea, energiaren arazoa, autobideak ... analisia egineran 6______ ematen da demanda. Autopistan laster 6 karril beharko dira, ba ipini. Baina demanda hori onargarria da? Ba baliabide naturalak anikilatzera badator, ez. Hau da, Donostiatik Gazteizera 40 minutuan ailegatu nahi da. Hori onargarria da? 7______ naiz ideiak hona ekartzen eta ez naiz ondo esplikatu baina benetan debateari buelta emateko ahalegin hori asko gustatu zait azken aldian. Adibide estratosferiko bat: Andaluzian 8______ golf zelai daude egiten. Nongo urarekin nahi dituzte mantendu zelai horiek Andaluzia 9______ desertizatzen dagoen bitartean?

LopoGonbidatua Argitaratua: Atr Uzt 11, 2006 11:05 am Gaia:

Pufff, niri holako gauzak eskapatu egiten dit. Ahalegintzen naiz ulertzen, baina hain gutxi dakidan temagatik... zelan da hori esaten dena... zenbat eta gehiago jakin, gutxiago dakizula ematen du. Ba 10______, hasieran dena oso garbi ikusten nuen: energia aurreztu egin behar da, nuklearrik ez, termikorik ere ez, energia renobableak erabili behar dira... Ba 11_______ behin gai honetan espertua den batekin berba egiteko aukera eduki nuela, eta eskema guztiak apurtu zizkidan: energia renobableekin bakarrik, nahiz eta energiaren kontsumoa asko bajatu, inora ez goaz. Ondo dago bakoitza energia aurrezten saiatzea, baina kontuan eduki energia gehiena industriak gastatzen duela, eta horko energia demanda bajatzea oso gaitza da. Etorkizuna, de momento, eta hidrogenoaren teknologiak ez badu 12________ egiten, nuklearra da, ze petrolioak 50 urte dauka topea. energia sortzen duten zentralak "dezentralizatzea" ere nahiko ideia ona ei da, baina nahiko konplikatua praktikan. Ezin litekeena da nuklearra nahi ere ez, eta termikoa ere ez, eta aereogeneradorak motzak dira eta horiek ere kendu... ze energia ez bada egiten, erosi egiten da (Frantziako nuklearrei erosten zaie adibidez).

BolErregistratua: 21 Mai 2006Mezuak: 117Kokagunea: Japonia Argitaratua: Atr Uzt 11, 2006 2:16 pm Gaia:

Internahastean topatu dudan orri bat, energia nuklearraren eztabaidaz: http://www.guardian.co.uk/nuclear/0,,181325,00.html

burduntzalia / ontzat / erdi / aurrera / horixe / balizko / ehunka / kontua da / demaseko / makala / asko jota / aldean

1. Azaldu pertsona bakoitzaren iritzia zein den.
2. Zer aukera daukagu gaur egun energia sortzeko?
3. Zer deritzozu Y trenbideari?

Erantzunak: 1. demaseko. 2. burduntzalia. 3. asko jota. 4. balizko. 5. aldean. 6. ontzat. 7. Makala. 8. ehunka. 9. erdi. 10. horixe. 11. kontua da. 12. aurrera.

20/01/2008 GMT 1

Loiuko aireportukoa

barrutia5 @ 00:18

Lehengo egunean, martitzenean, ia istripua gertatu zen Loiuko aireportuan. Haize handia zebilen eta azkenengo momentuan lurreratzen zegoen hegazkina okertu egin zen, alborantz egin zuen. Pilotuak maniobra ona egin eta berriro aireratu ziren Forondarantz!
Iberiak dio inoiz ez direla pasaiariak arriskuan egon. Denak dira laudorioak pilotuarentzat.
Nire anaia eguaztenean heldu zen hegazkinean Loiura, etxera etorri eta Deiako argazkiak ikusi zituen! Zurtz eginda geratu zen. Hauxe dio nire anaiak: "Eta hemen inork ez dio hegazkin horrek (eta pilotuak eta konpainiak) txarto egin zuela, horrelako haizearekin saiatu ere ez zuten egin behar!"

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!