Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Geure gauzatxuak

14/01/2008 GMT 1

Sarkozy

barrutia5 @ 23:22

Nik ez nuen gura Sarkozyk irabazterik. Nik Segolene Royalek irabaztea gura nuen. Eta oraindino berdin pentsatzen dut. Hobe ez! Politikoki asko dauka kritikatzeko Sarkozyk.
Baina hemen Sarkozyk ondo egindako gauza bi komentatu nahi ditut. Ondo egon zen zelan ekarri zituen espainiar azafatak, joan eta ekarri. Eta ondo egiten du Italiako modelo horrekin hola dabilenean, agerian, ostu barik, ez beste presidenteak ibili diren moduan. Très bien, monsieur.

13/01/2008 GMT 1

Athletickek 2, Sevillak 0

barrutia5 @ 21:10

Aste honetakoa, zelako kiniela gatxa!

12/01/2008 GMT 1

Hutsuneak betetzeko

barrutia5 @ 00:50

MARKOS ZAPIAIN eibar.org/blogak/zapiain

2007ko zemendixaren 19a, astelehena

Soinketa, Matematika, Filosofia[kalakakoak]

Soinketa orduei eutsi beharko litzaieke. Nerabeen zaletasun berriak sedentarioak dira: zappinean etzanik, eseririk txatean. Pizza jaten dute gainera 1_______, eta doneteak. Frexkatzeko premia larria dute gure gazteen hormonek eta gantzek. Ez badira apur bat mugitzen, 20 urte bete baino lehen 2___________ ditu kolesterolak.
Kasu bakar batean dirudi 3___________ Soinketari orduak kentzeak: baldin ordu horiek Filosofiari emango balitzaizkio. Zeren Filosofiak gaur egun duen ordu kopuruak ez baitu behar bezala erakusten 4_________ behar duela izan ikasketen bihotza. 5________, ordutegiaren aldaketa berri honek ikasgaien berregituratze orokor bati bidea eman beharko lioke, ikasgai bakoitzaren oinarri filosofikoa garatze 6______, eta oinarri horien arteko lotura ahal bezain argi eta sistematikoena.
Kontua da Filosofiaz gainerako ikasgaiek ezin dutela beren funtsaren berri eman, Filosofia baliatu 7________.
Esaterako, Matematikan, ikasleek arazoak ebazten dituzte, baina 8________. Zertara datoz horrenbeste ariketa, zein da problemen zentzua? Historiako Matematikari handienak oso gizon apasionatuak izan dira, eta bizi izan dituzten pasioak 9______ filosofikoak izan dira: espazioa, infinitua… Ordea, Institutuko ekuazio eta integral hutsekin biografia apasionatu horiek baztertzen dira, lur hartu barik airean 10________ dabilen bizikleta-gurpila antzo. Matematikaren esentziari buruzko galderari ezin zaio hizkuntza matematikoaren bidez 11________. Matematikaren esentzia ezin du Matematikak azaldu, Filosofiak baino.

berez / itsu-itsuan / aldi berean / ihardetsi /
akabatuko / batik bat / halatan / ezean /
zilegi / aldera / biraka

Hobe genuke, ikasgai bat gainerako ikasgaien zerizana azaltzeko erabiltzea, eta ez jadanik aski onkeriazkoa den curriculumari “Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Heziketa” kurtsi hori eranstera mugatu. Ito egingo gaitu azkenean politikoki zuzenak. Ikasleak berehala ohartuko dira 12_________ “Heziketa” berri hori irakasleen, politikarien eta oro har helduen kontzientzia gaiztoa xuritzeko beste tramankulu astun horietako bat dela: ezin gosea, hilketak eta tortura desagerrarazi, ezin herritarrak legea 13________ senti dezan lortu, eta konpentsatzeko ikasle koitaduei txintxoak izateko eta arraza guztiak direla errespetagarriak behin eta berriro errepikatu behar, aurretik mila bider entzun ez balute bezala…
Ez ote da egokiagoa “Herritartasunerako Heziketa”ri eskaini nahi zaion ordua gazteari ikasten ari den guztia perspektiba orokor batean kokatu ahal izateko baliabideak eskuratzeari ematea, 14________ , hipokresia gutxiago eta eduki sendoagoak oferendatzea?
Eusko Legebiltzarrean, 15__________ Filosofiaren alde, hala Soinketaren, PPko Iñaki Oiartzabalek egin du, adore handiz. Agur eta ohore, Iñaki.
Dena den, ariketa fisikoa gure gazteria usteltzen ari den kuadrillismoa eta komunikakeria gainditzeko ere erabil liteke. Honelaxe: DBHko laugarren mailaren amaieran, udaberrian, eta Beharrezko Ikasketen titulua eskuratzeko beharrezko baldintza 16__________, ikasleek, bat-banaka, ilargi beteko gau batez, ondo afaldu ostean, gaueko hamarretan basora edo leku morturen batera joan beharko lukete, eta konpon daitezela bakardadearekin, beldurrarekin, otsoekin eta mugikor barik. Soilik 17_________ egunsentia loratu ondoren itzuli ahalko lirateke etxera. Eta, bizirik bueltatuz gero, soilik orduan jasoko lukete titulu akademiko ofiziala.

gisa / nola / delako / behin / bere / alegia

Erantzunak: 1. aldi berean. 2. akabatuko. 3. zilegi. 4. berez. 5. Halatan. 6. aldera. 7. ezean. 8. itsu-itsuan. 9. batik bat. 10. biraka. 11. ihardetsi. 12. delako. 13. bere. 14. alegia. 15. nola. 16. gisa. 17. behin

30/12/2007 GMT 1

Ogi sikua

barrutia5 @ 16:44

Ogi sikua dela eta, etxe batean baino gehiagotan eztabaidak izaten direla uste dut. Zer egin ogi sikuarekin? Nik neuk erantzuna erraza dela uste dut, jan!
Beste batzuek, nire emazteak esate baterako, ez daukate hori hain argi. Beti zaudela ogi sikua jaten, freskoa egonez gero lehenengo horixe jan behar dela, eta azkenean faltako balitz, bestea jan. Baina sikua biharamun gauean ez dago hain ondo jateko, eguerdian, tira, igual jan liteke. Eztabaida hau gurean makinatxo bat bider izan dugu.
Enfin, munduan jendea goseak hiltzen eta gu geure eztabaida filosofiko sakonetan!

20/12/2007 GMT 1

Gabonak

barrutia5 @ 09:23

Gabonak, pluralean dagoen berba dugu eta halaxe da. Abenduaren 24ko Gabon Gauetik hasi eta harik eta Erregeenak igaro arte.

Gabonak ospatzeko, __1__ behar izaten dira. Lehengo gabonkari gehienak baserrietan bertan lortzen ziren, __2__, txerrikia, zezina, karetako arrautzak, hegaztiak, intxaurrak, eztia, labe-ogia, ortuariak, aza batez ere, eta abar luzeago bat.
Hori guztiori lortuta ere, beti egiten ziren aparteko erosketak Gabonak ospatzeko, adibidez, orloa, arraina, gozoak, berba baten esanda, baserrietan lortu ezin zena. Ohituretariko bat Gabon-otzara da. Baserrietatik, apurka-apurka seme-alabak ezkonduz joaten ziren eta Gabonetan berriro etorri __3__. Baina, jakina, lehenagoko familietan __4__ bizi zitzaizkigun eta ezkondu eta ume berriak ekartzean, zer? Ba sendia ugaritu egiten zela. Horregatik, gurasoenera zetozen seme-alaba guztiak, gabon-otzara eta guzti etortzen ziren gero denen artean jateko. Gabon-otzaretan baserrian lortu ezin ziren gabonkariak ekartzeko ohitura zegoen.
Behin gabonkariok __5__ eta Gabon Gaua heltzen zenean, errosarioa errezatu ondoren, afariari ematen zitzaion garrantzia.
Lehengo janarien artean esanguratsuenak bakarrik aipatuko ditut. Hasteko labe-ogia. Gabon gaueko afaria hasi baino lehen, errezatu egiten zuen etxeko aititak. Gero, hartu ogia, aiztoaz gurutze bat egin eta lehenengo ebakitzen zuen __6__ musua eman, __7__ aitearen egin eta mahaiko mantelpean gordetzen zuen txakur amorratuaren haginkada osatzeko ona zela eta. Lehen platera, olio-aza zen zabalduena. Olioa dinogu eta ez koipea. Lehen sukaldaritzan, txerri-koipea edo ganadu-seboa zen olio ordezkoa, baina Gabon Gauean olioa botatzen zitzaion azari bigilia gordetzeko. Kopla bat ere badugu olio-aza adierazteko. Hauxe:
"Aite Joaniko seme Periko
zer daukak afariteko
orio-aza gozo gozoa
opil beroagaz jateko."
Gero karakolak tomate saltsan. Janari honek ere, bere arrazoia du. Lehen Gabon eguna bigilia-eguna genuenez haragi ordezko bat ipini behar izaten zen. Postreetan ezagunena Intxaur-saltsa zen. Gaurko adelanturik ez zegoenez almerizean jotzen zen intxaurra ehoteko. Intxaurra intxaur-saltsa zein aginaldoetarako erabiltzen zen. Horretarako zakutoetan ondo gordeta edukitzen zituzten zein umeak jan eta bat ere barik geratu Gabonetarako.
Baina, umeak __8__ ere ume direnez, intxaurrondoa, garauen mintza arrankaldu eta dariola hasten denean, eratzi egiten da eta, jakina, umeak __9__ ibiltzen ziren lehenengo intxaurrak harrapatu eta jaten. Baina intxaur-mintzaren __10__ oso gatxa da kentzen eta gure parajean behintzat hauxe esaten ziguten beldurtzeko: Lohituten badozuez eskuak, badatoz intxaurmantxeruak.
Afalostean, kantatu __11__ baina gehienetan kartetan ume eta ame goizaldeko orduak jo arte.
Hurrengo egunean, Natibete eguna. Jai handia elizarentzat. Goizean, gaueko biharamuna kentzeko, txokolatea egiten zen eta berarekin __12__, horixe zen Natibete eguneko barauskarria. Abesti eta guzti egiten zen. Zein? eta hauxe:
"Natibete bete-bete
San Esteban txokolate".

haragoan / ere egiten zen / gabonkariak / zoli-zoli / berarekin / esate baterako / barausi / ogi kuzkurrari / etxekadak / gurasoenera / itxuraztu / kortikea

Gabon zaharretan beste afari bat. Ezkonduek, Gabonak __13__ egiten bazituzten, Gabon zaharrak bestearenean. Janariak antzera.
Baina bada gauza aipagarri bat. Antza denez, Gabon zahar gaueko hamabietan herriko gazteloek astakeriak egiten zituzten. Gurdiak arboletatik eskegi, belarmetak apurtu eta holakoak, baina, jakina, __14__ Hobe bakean ibili bestela...
Dena den, urte batean, begira nolako broma egin zuten Zeberioko gazte batzuek han Uriondo auzunean. Gazteok irten zuten gauez, hartu asto bat eta ermita portaleko kanpai-kateari lotu. Aurreragoan belar sikua jarri __15__ ez egiteko distantzian. Eta zer? Bada, astoa, belar sikua __16__ zegoenez mugimendu bakoitzeko kanpaiotsa ateraten zuela. Eta ene! auzune guztia egon omen zen buruko ileak __17__ beste mundukoren batzuk ote ziren pentsatuz. Gabonetan umeak bizi dira pozen, lehen zein gaur. Lehen, opari aukera gutxiago zegoenez, __18__ pozten ziren umeak.
Urteberrietan, etxerik etxe joaten ziren umeak aginaldoa batzen baina horretarako kantatu egin behar izaten zuten. Hauxe hain zuzen:
"Urte barri
txarri belarri
daukanak ez daukanari
nik ez daukat eta niri."
Urteberrietako aginaldoa andrazkoena zen. Dirua ere bai, baina batez ere, intxaurrak, hurrak, mahaspasak, txokolatea, gaztainak, etab. eskuratzen zituzten. Errege egunean, __19__ egiten zuten umeek. Gizonezkoei eskatzen zitzaien aginaldoa kanta hau kantatuz:
"Apalazio zaldune
hiru erregen egune
hiru erregenetatik zotzak eta paluek
Martin Antonioren kontuek,
Martin Antoniori eroan deutsoz
hiru ollanda katuek
horrek hazurrok batu ezinda
hak darabizan saltuek
saltu ta saltu katuek."
Hona hemen, bada, laburbilduz, Gorbeia inguruko gabon-ohiturei buruzko aipamentxoa. Ohitura hauek, gaurko aitita-amamen garaikoak dira baina gaur ere etxe askotan __20__ dauzkagu ohitura horiek, euretariko batzuk sinbolikoki baino ez bada ere.
Juan Manuel Etxebarria

artezturik / harrapatu egin / gero gerokoak! / batarenean / beste era batera / jan gurean / bizi-bizirik / beste hainbeste

02/12/2007 GMT 1

Testu bi (abenduaren hasierarako)

barrutia5 @ 17:54

IRUN-HONDARRIBIKO ALARDEAzakiliGonbidatua Argitaratua: Lar Ira 09, 2006 3:49 pm Gaia: Alardeando de matxismo

Erantzuleak? Eurak ez? Bakoitza berak egiten duenaren erantzulea da... eta andra horiek euren buruaren kontra egiten dagoz, enterata edo entera barik, nik nahiko nuke jakin zergatik dagozen andra horiek euren buruaren kontra jokatzen... Intosikazioa informazio aldetik ikaragarria izan behar da derrior... Holako gauzek tristetu eta amorratu egiten naute. Horiek denak gero mezatara joango dira eta lagun hurkoa eta holako erako mezuak entzungo dituzte baina alferrik... Bestalde, askotan esaten da gu herri aurreratua garela beste batzuen aldean (espainolen aldean esate baterako) ba ezta hau horren adibidea, ezta? Eta holakoak edo antzerako kasuak badagoz gehiago Euskal Herrian (Hontzako gorabehera Bilbon, motzaileekin ere pasa izan dira ezkerraldean eta abar). Ni, aspalditik nabil pentsatzen eta azkenean egin egingo dut, eztut zapalduko Irun eta Hondarribia hau konpondu arte eta nigatik balitz rejadura ipiniko nieke eta bakarrik errespetua erakutsi duen pertsonari lagako nioke irteten... Eta Eusko Jaurlaritzak eta Diputazioak ezelako laguntzarik ez ematea daukate herri bietako taldeei ez badute alarde tradizionala arbuiatzen eta... eta... eta... igual pasatzen nabil baina asuntuak gehiago egiten dit.

NeuErregistratua: 04 Ots 2006Mezuak: 53Kokagunea: Lekitxo Totalmente ados Zakili; neuk ere ez daukat Hondarribi, Irun edota Baiona zapaltzeko inongo asmorik euren "agintariek" emakumeen aurkako jarrera hori aldatzen ez duten bitartean (ez ahaztu Jean Grenet larrizto horren adierazpenak bortxaketak justifikatzen). Behin leidu nuen Bilbo eta inguruetako "emakumeen mapa beltza" egin zutela zenbait emakumek. Bertan azaltzen ziren emakumeentzako arriskutsuak ziren puntu beltzak, bai iluminazio faltagatik edota bortxaketa asko gertatu izan direlako...ba igual sortu behar emakumeentzako "EHko jaien mapa beltza". Badakit hori ez dela batere justua Irun, Hondarribi edota Baionako jende normalentzako (egon badagoz, zorionez, eta oso jatorrak gainera), baina atzokoa (eta ez atzokoa bakarrik) ikusita, hemen jarrera gogorrak hartzen hasi beharko gara, edo bestela jan egingo gaituzte kabernikola horiek.

oier_gErregistratua: 26 Ots 2006Mezuak: 34Kokagunea: Lekeitio Neuri, dardara sartzen zait pentsatzean herri horietako ume asko zelako edukazioa jasotzen dabiltzan. Etorkizunean benetako psikopatak izateko aukera asko dauzkate. Diferente pentsatzen duenari ez errespetatzen ikasten dabiltza. Ez zen kasualitatez gertatu HORTXE, suizidatu zen mutiko harena (Jokin Zeberio). Herri horiek gaixorik dagoz.

1. Zer gertatzen da Irun-Hondarribiko alardeetan?
2. Zein da zure iritzia? Zer egingo zenuke egoera konpontzeko?
3. Zer da lagun hurkoa? Zer da arbuiatzen? zer da larrizto?

HIZKUNTZA SEXISTAMarigorringoGonbidatua Marikitarekin nahi duzu esan “afeminatua”. Nire lagun eta ezagun artean marikoia, atzelaria, palomoa... eta antzekoak asko ibiltzen dira, eta berba horiek 1______ batzuek larri aurpegia ere ipintzen dute. XXI. mendeko euskaldun modernoak izango gara, baina batzuetan uste dut bi mutil edo neska elkarri musuka ikusiz gero, gure herrian harriak botako lizkieketela. Gora Euskadi troglodita!

safoGonbidatua Ez dakit konturatzen garen (neu barne) nahiz eta marikita, afeminatua... zergatik eta zertarako ibiltzen ditugun justifikatu, hizkuntza sexista eta homofobo baten berbak direla. Balorerik bako pertsona, ez da marikita, koldarra, beldurtia...beste berba batzuk daude horretarako. Afeminatu berba ibiltzen dugun bakoitzean sexu bakoitzari 2______ zaizkion balioei gaude erreferentzia egiten (igual konturatu barik, baina...): Mutil bat afeminatua dela esaten dugunean, "finagoa", "sentimentalagoa", "detailistagoa"... dela nahi dugu esan; eta neska bat marimutila dela esaten dugunean, "zakarragoa", "gogorragoa"... Nik ez dakit zeuek zer pentsatzen duzuen, baina niri balio hauek jaio nintzenetik neu matxakatzen daudela sentitzen dut (txikitatik neu markatzen, izan behar nuena definitzen eta azken finean neure askatasuna mugatzen). Bueno, nahi nuena esan (inori katekesirik bota barik, ze neuk ere neure hizkuntzatik berba ofensibo asko 3_____ beharko nuke) da, kontuz ibili behar dugula hizkuntzaren erabilpenarekin, azken finean kultura eta balioak transmititzeko era bat delako eta gauzak aldatu nahi baditugu, berba egiteko era ere aldatu beharko genukeelako. P.D.: 4______ txapa! Oraintxe dela 5 minutu esnatu naiz eta begiratu zelako jarioa dudan (egunak prometitu egiten du).

LazloErregistratua: 01 Ots 2006Mezuak: 89Kokagunea: Ondarroa Gaia: Asko ez dakit hizkuntza eta literaturagatik baina ...
... historiako Safo famosoena Lesbos islakoa dela gogora etorri zait. Hizkuntzari dagokionez, ia den-denean ados zeurekin, inkontzienteki eta zentzua kenduta baleukate moduan ibiltzen ditugu berba batzuk, baina zentzua edukitzen jarraizen dute eta behar baino gutxiago konturatuta hizkuntza sexista ibiltzen dugu bai. Hizkuntza batzuen kasuan, hizkuntzak 5______ ere guztiz sexistak dira (maskulinoaren eta femeninoaren erabilera guztiz ankerra, zein gauza diren maskulinoak eta zeintzuk femeninoak), eta nahiz eta euskara "nahikoa" justua izan horretan ez da libratzen. Hala ere, beste eztabaida bat, hizkuntzatik harantz doana zabaldu duzu eta, hari horrexeri 6_______ egingo diot. Nesken balioak eta mutilen balioak. Neu ere sexu balio asko kentzearen alde nago baina batzuetan gehiegi kentzera ere egiten da, ze pentsatzen dut inongo dramatismo barik onartu behar dela (eta zientifikoa da) badaudela balio batzuk orokorrean nesketan nabarmentzen direnak eta beste batzuk orokorrean mutiletan nabarmentzen direnak. Baina bueno, honegatik neure buruarekin ere nahikoa eztabaida eduki izan ditut, orduan ... Ei eta inkestarena 7_______ ipini nuen (erdi txantxetan, neure erantzuna pixkat xelebrea delako) baina bete zenezakete e, pixkat pobre dago eta.

ederra ipintzearren atxikitzen ten eurak leporatzen esaneran murriztu sakatu

1. Testuan esaten den moduan, hizkuntza sexista eta homofoa da?
2. Zer proposa daiteke hizkuntzan horrelakorik ez egiteko?
3. Hizkuntzaren bidez kultura eta balioak transmititzen dira zure ustez?

28/11/2007 GMT 1

Calatravaren zubia

barrutia5 @ 18:24

Bueno, geure zubia, ondo pagatuko genuen eta. Eskerrak epaitegiak Bilboko Udalari eman diona arrazoia, ezpabere diru gehiago aterako zigun Calatravak. Niri ez zait gustatzen bere obra. Ea udala hurrengorako espabilatzen den. Zelan bururatu zitzaien horrelako "dibo" buruiritzi papao bati zubia enkargatzea?!

18/11/2007 GMT 1

Hiztegia

barrutia5 @ 00:15

Bete hutsuneok. Artikulua (partitiboa...) jarri behar zaio berba askori.

beltzune
azbizar
behargin
afrontu
beilegi
aiko-maiko
droga
banan-banako

1. Bi horien artean, ____________etan ibili barik, lehenengoa aukeratuko nuke, askoz hobea da eta.
2. Gure kale honetan ez dago geldi egoterik, ___________ handia jotzen du beti.
3. Hori duk ____________ besoan daukaana; zelan egin duk hori, ba?
4. Zelako sagarrak, _______________ ziren haiek, guztiz ederrak!
5. Ikasle _____________ da eta ez daukat zalantzarik kurtsoa gaindituko duena.
6. Aktoreek ez ei dute erropa __________ janzten, zergatik ote?
7. Hartzazu artaziak eta ebakitzazu ____________ horiek, bestela min egingo dizute eta.
8. Ikasle zaratatsuak dira horiek eta _____________ baino besterik ez darabilte.

garbikuzi
erretolika
ezpabere
firu
elai
ginarra
etzikaramu

1. Ezagun da udaberria dena, haor hiru ___________!
2. Gazteak alfer garbiak direla eta hau eta bestea, zelako __________ luzea bota zigun!
3. Gaur astelehena da, ba, barikuan ekarriko dizut liburua, ___________ .
4. Utzazue dena txukun-txukun, ____________ ama haserretu egingo zaizue.
5. ______________ eten egin zitzaidan eta ezin izan nuen botoia josi.
6. Etxe guztia lohi-lohi daukagu eta _____________ on bat eman behar diogu.
7. Bustia sikatzeko, lanbasa darabilgu; hautsa kentzeko, _____________ .

hamarratz
gorro
eroapen
gorotz
estukura
hasperen
epebako

1. Ez jan patata gehiago. Ezin duzu bazkaitordura arte itxaron? ____________ garbia zara.
2. Senarra egun guztian dabilkio purrustadaka. Eskerrak bera ____________ handikoa dena.
3. Zelako ____________ pasatu dudan azterketan. Kopiatzen nagoela irakaslea alboan plantatu ez zait, ba!
4. Noiz ezkonduko ote zait seme hau? –esan zuen amak ____________ eginez.
5. Umetxoa ez da guztiz saneatu, oraindino ____________ dauzka.
6. Antzina Galizian baino ez zen jaten ____________; orain, berriz, denean jaten da.
7. Joan zaitez bide ertzetik, erdian ____________ daukazu eta.

izentazio
lei
idun
lor
hordi
hats
izara

1. Zelako ____________ dagoen gela honetan! Zabaldu leihoa apur bat egurastu dadin.
2. ____________ horren berbei kasurik ere ez egin, ez daki zer dioen eta.
3. ____________etik ebatu zion Ursusek zezenari eta behearen gainera bota zuen.
4. Errepidea arriskutsu egongo da, bart ____________ handia egin du eta.
5. Gaztetan txarto ibiltzen zen ikasketetan eta gurasoei ____________ baino ez zien ematen.
6. Aratusteetan mamu mozorrotuko gara ____________ zuri batzuk jantzita?
7. Behar handirik ez dute egin, ez ezazu pentsa, ____________ baino ez.

ira
korrokada
lotsari
leba
jantxakur
inetasi
jas

1. Edozer egingo luke zurito bat ez pagatzearren ____________ halakoak!
2. Hori duk ____________! Ordu erdian etxe guztia garbi-garbi utzi duk eta!
3. Arabiarrek jandakoan ____________ botatzen ei dute.
4. Horrek ez dauka ____________ eta ez zaitez horregatik haserretu.
5. ____________ denean istripu asko izaten dira errepidean.
6. Baserrietan ____________ erabiltzen zen ganaduen oheak egiteko.
7. Atzoko gure eztabaida auzo guztiek entzun zuten. Hau da ____________!

mutxikin
mailuki
lurrun
orro
masusta
oskol
lupetz

1. Prakak ____________ hondatuta dauzkazu. Non ibili zara, ba?
2. Lapikoa ____________ botatzen hasi zenean aitak sua amatatu zuen.
3. Nongoak dira ____________ horiek, Huelvakoak ala Marokokoak?
4. Sasitzan batu genituen ____________ heldu-helduta zeuden.
5. Lehoiak ____________ ikaragarria bota zuen ehiztariek inguratu zutenean.
6. Intxaurrak jaten dituzuenean ez itzazue ____________ mahai gainean utzi.
7. Jantzazue piperrak eta botatzazue ____________ plater horretara.

okaran
nafarreri
murmoi
oinaztu
otzara
morroi
odoloste

1. ____________ harrapatu du eta aurpegia garauz beterik dauka.
2. San Martin eguna da eta Zamudiora joan behar dugu ____________ jaten.
3. ____________ ikusi ditut baina ez dut uste euririk egingo duenik.
4. Zoaz fruta-dendara eta erosazu kilo bat ____________ .
5. Atzo Iruñeko ____________ batek Osasunak liga irabaziko zuela esan zidan.
6. ____________ dago itsasoan eta beharbada ezin izango gara hondartzara joan.
7. Txanogorritxuk ____________ hartu eta amamaren etxerantz abiatu zen.

papar
triku
sama
tertzio
sokorru
paita
sein

1. Hegazti gripea zela-eta Doña Casilda parkeko ____________ guztiak gorde egin zituzten.
2. Zer da hor ____________an daukazun domina hori?
3. ____________ garramaztuta daukazula? Ez naiz harritzen, atzo kanta eta kanta ibili zinen eta.
4. Nor da zuen etxeko ____________? Nor da txikerrena?
5. Buruhandiak ikusikeran ume txikiak ikaratu eta ____________ baten hasi ziren.
6. Zer ____________ da hau etxera etortzeko? Ez nizun esan hamabietarako hemen egon behar zenuela?
7. Larrosaren arantza mingorra izango da baina ____________arena mingorragoa.

Zuzendu hutsak

barrutia5 @ 00:11

behin edo birritan joaten gara supermekaturen batera eta han denetatik erosten ditugu

Azken denboralditxotan denda handiei buruz besterik ez dezakegu hitz egin.

denda txikiak ixteko arrisku handia jasotzen ari dira

askotan jendeak, lana bukatu eta gero, aprobetxatzen du bere erosketak egiteko

denda hauetako ordutegia denda txikienak baino askoz zabalagoa da

Dendak ez baleude hiriak hilda leudeke

Gure garaian denda txikiak ez ezik denda handiak ere ditugu

normalean urrun daude gune hauek eta zalantzan egotekotan ez dago laguntza emango dizun saltzailerik.

Nik uste dut bakoitzak zer nahiago duen pentsatu behar du

Dendei buruz hitz egiteko zeintzuk diren abantailak eta desabantaiak esan ditzaket.

Orain dela hamabost urte denok gure auzoko dendatan erosketak egiten genituen

jatetxeak eta beste gauzak aisialdirako eskura daukate

baina okerrena da ez daudela hiri bertan eta hauetara joateko kotxea hartu behar duzu

Gaur egunean beste era desberdinak erabil daiteke erosketa egiteko

denda txikiak desagertzen ari dira. Zergatik? Erosleok beste leku batean erosketak egiten ditugu eta

ez dugu denda desberdinetara joan nahi

Azken urteotan erosteko era aldatu da, baina merkataritza gune berriek gure bizimodua ere aldatu dute

beste gauza batzuk ere egiten ditu han: zinemara edo bolerara joatea, bazkaltzea, afaltzea eta abar.

Herri batzuetan ez daude denda handiak.

Pentsa dezagun aukera desberdinak ere dauzkagula Bilbora bagoaz

zuk puntu horiekin zerbait irabazi ahal duzu

ez dakit euskeraz beste atsotitzen bat egongo den hau adierazteko

Nik adibidez ahal dudan momentuan denda txikietara joaten naiz.

14/11/2007 GMT 1

Soldata igoera

barrutia5 @ 18:21

Eta gainera erregeari soldata altxatu diote. Mileurista batek urte guztian irabazten duena irabaziko ei du egunean. Lotsagarria, benetan! Beharrik egin barik, ganera!

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!