Pixka bat es mucho
Holaxe dio Eusko Jaurlaritzaren iragarki batek. Helburua jendea euskeraz hitz egiten animatzea da. Egia da askotan lotsagatik edo, jendeak ez duela dakien guztia erakusten. Niri neuri gustatu zait lelo hori, nahiz eta euskera eta erdera nahastu. Nahasketa horrek, dena den, mezuarekin zerikusia izango du.
Zuzentzeko kontutxu bat. Honela dio kaleko iragarki batek:
Pixka bat es mucho. Zuk uste duzuna baino gehiago dakizu.
Hauxe da zuzena:
Pixka bat es mucho. Zuk uste duzun baino gehiago dakizu.

Zabaldu
del.icio.us
Pixka bat es mucho, pentzatuko zuen esaldi onen egilea. Autobus geltoki batean, esaldi hau itzultzeko "autobuses maƱana y tarde" halako esaldia jarri zuen alboan "autobusak bihar eta berandu". Itzulgin-lan sakona ez zuen egin baina pixka bat es mucho.
kale | 2007-12-12 - 10:00:10 GMT 1 #