Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Geure gauzatxuak

20/12/2007 GMT 1

Gabonak

barrutia5 @ 09:23

Gabonak, pluralean dagoen berba dugu eta halaxe da. Abenduaren 24ko Gabon Gauetik hasi eta harik eta Erregeenak igaro arte.

Gabonak ospatzeko, __1__ behar izaten dira. Lehengo gabonkari gehienak baserrietan bertan lortzen ziren, __2__, txerrikia, zezina, karetako arrautzak, hegaztiak, intxaurrak, eztia, labe-ogia, ortuariak, aza batez ere, eta abar luzeago bat.
Hori guztiori lortuta ere, beti egiten ziren aparteko erosketak Gabonak ospatzeko, adibidez, orloa, arraina, gozoak, berba baten esanda, baserrietan lortu ezin zena. Ohituretariko bat Gabon-otzara da. Baserrietatik, apurka-apurka seme-alabak ezkonduz joaten ziren eta Gabonetan berriro etorri __3__. Baina, jakina, lehenagoko familietan __4__ bizi zitzaizkigun eta ezkondu eta ume berriak ekartzean, zer? Ba sendia ugaritu egiten zela. Horregatik, gurasoenera zetozen seme-alaba guztiak, gabon-otzara eta guzti etortzen ziren gero denen artean jateko. Gabon-otzaretan baserrian lortu ezin ziren gabonkariak ekartzeko ohitura zegoen.
Behin gabonkariok __5__ eta Gabon Gaua heltzen zenean, errosarioa errezatu ondoren, afariari ematen zitzaion garrantzia.
Lehengo janarien artean esanguratsuenak bakarrik aipatuko ditut. Hasteko labe-ogia. Gabon gaueko afaria hasi baino lehen, errezatu egiten zuen etxeko aititak. Gero, hartu ogia, aiztoaz gurutze bat egin eta lehenengo ebakitzen zuen __6__ musua eman, __7__ aitearen egin eta mahaiko mantelpean gordetzen zuen txakur amorratuaren haginkada osatzeko ona zela eta. Lehen platera, olio-aza zen zabalduena. Olioa dinogu eta ez koipea. Lehen sukaldaritzan, txerri-koipea edo ganadu-seboa zen olio ordezkoa, baina Gabon Gauean olioa botatzen zitzaion azari bigilia gordetzeko. Kopla bat ere badugu olio-aza adierazteko. Hauxe:
"Aite Joaniko seme Periko
zer daukak afariteko
orio-aza gozo gozoa
opil beroagaz jateko."
Gero karakolak tomate saltsan. Janari honek ere, bere arrazoia du. Lehen Gabon eguna bigilia-eguna genuenez haragi ordezko bat ipini behar izaten zen. Postreetan ezagunena Intxaur-saltsa zen. Gaurko adelanturik ez zegoenez almerizean jotzen zen intxaurra ehoteko. Intxaurra intxaur-saltsa zein aginaldoetarako erabiltzen zen. Horretarako zakutoetan ondo gordeta edukitzen zituzten zein umeak jan eta bat ere barik geratu Gabonetarako.
Baina, umeak __8__ ere ume direnez, intxaurrondoa, garauen mintza arrankaldu eta dariola hasten denean, eratzi egiten da eta, jakina, umeak __9__ ibiltzen ziren lehenengo intxaurrak harrapatu eta jaten. Baina intxaur-mintzaren __10__ oso gatxa da kentzen eta gure parajean behintzat hauxe esaten ziguten beldurtzeko: Lohituten badozuez eskuak, badatoz intxaurmantxeruak.
Afalostean, kantatu __11__ baina gehienetan kartetan ume eta ame goizaldeko orduak jo arte.
Hurrengo egunean, Natibete eguna. Jai handia elizarentzat. Goizean, gaueko biharamuna kentzeko, txokolatea egiten zen eta berarekin __12__, horixe zen Natibete eguneko barauskarria. Abesti eta guzti egiten zen. Zein? eta hauxe:
"Natibete bete-bete
San Esteban txokolate".

haragoan / ere egiten zen / gabonkariak / zoli-zoli / berarekin / esate baterako / barausi / ogi kuzkurrari / etxekadak / gurasoenera / itxuraztu / kortikea

Gabon zaharretan beste afari bat. Ezkonduek, Gabonak __13__ egiten bazituzten, Gabon zaharrak bestearenean. Janariak antzera.
Baina bada gauza aipagarri bat. Antza denez, Gabon zahar gaueko hamabietan herriko gazteloek astakeriak egiten zituzten. Gurdiak arboletatik eskegi, belarmetak apurtu eta holakoak, baina, jakina, __14__ Hobe bakean ibili bestela...
Dena den, urte batean, begira nolako broma egin zuten Zeberioko gazte batzuek han Uriondo auzunean. Gazteok irten zuten gauez, hartu asto bat eta ermita portaleko kanpai-kateari lotu. Aurreragoan belar sikua jarri __15__ ez egiteko distantzian. Eta zer? Bada, astoa, belar sikua __16__ zegoenez mugimendu bakoitzeko kanpaiotsa ateraten zuela. Eta ene! auzune guztia egon omen zen buruko ileak __17__ beste mundukoren batzuk ote ziren pentsatuz. Gabonetan umeak bizi dira pozen, lehen zein gaur. Lehen, opari aukera gutxiago zegoenez, __18__ pozten ziren umeak.
Urteberrietan, etxerik etxe joaten ziren umeak aginaldoa batzen baina horretarako kantatu egin behar izaten zuten. Hauxe hain zuzen:
"Urte barri
txarri belarri
daukanak ez daukanari
nik ez daukat eta niri."
Urteberrietako aginaldoa andrazkoena zen. Dirua ere bai, baina batez ere, intxaurrak, hurrak, mahaspasak, txokolatea, gaztainak, etab. eskuratzen zituzten. Errege egunean, __19__ egiten zuten umeek. Gizonezkoei eskatzen zitzaien aginaldoa kanta hau kantatuz:
"Apalazio zaldune
hiru erregen egune
hiru erregenetatik zotzak eta paluek
Martin Antonioren kontuek,
Martin Antoniori eroan deutsoz
hiru ollanda katuek
horrek hazurrok batu ezinda
hak darabizan saltuek
saltu ta saltu katuek."
Hona hemen, bada, laburbilduz, Gorbeia inguruko gabon-ohiturei buruzko aipamentxoa. Ohitura hauek, gaurko aitita-amamen garaikoak dira baina gaur ere etxe askotan __20__ dauzkagu ohitura horiek, euretariko batzuk sinbolikoki baino ez bada ere.
Juan Manuel Etxebarria

artezturik / harrapatu egin / gero gerokoak! / batarenean / beste era batera / jan gurean / bizi-bizirik / beste hainbeste

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!