Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Geure gauzatxuak

30/12/2007 GMT 1

Ogi sikua

barrutia5 @ 16:44

Ogi sikua dela eta, etxe batean baino gehiagotan eztabaidak izaten direla uste dut. Zer egin ogi sikuarekin? Nik neuk erantzuna erraza dela uste dut, jan!
Beste batzuek, nire emazteak esate baterako, ez daukate hori hain argi. Beti zaudela ogi sikua jaten, freskoa egonez gero lehenengo horixe jan behar dela, eta azkenean faltako balitz, bestea jan. Baina sikua biharamun gauean ez dago hain ondo jateko, eguerdian, tira, igual jan liteke. Eztabaida hau gurean makinatxo bat bider izan dugu.
Enfin, munduan jendea goseak hiltzen eta gu geure eztabaida filosofiko sakonetan!

Erantzunak

Erantzunak(2) »

  1. Jai eta janarien artean, ogi sikua nola erabili honela jan gabe eta ez botatzeko bururatu zait.
    Txikitan ikusten nuen halako ogiarekin ogi birrindua nola egiten zuen amonak: labean sartu, txigortu, irabiagailuaren bidez txikitu eta ya, prest dago erabiltzeko.
    Proba egin, erosita baino hobea da...

    Sonia Ortega | 2008-01-06 - 21:47:54 GMT 1 #

  2. Ezaguna da ogi sikua ondo probetxa dezakeguna (txigorkiak egiteko, besteak beste), baina horretarako ogia prestatu behar dugu eta ondorioz, prestaketan astia erabili behar. Astia edukitzea, ordea, ez da erraza gaur egungo gizartean, horregatik, askotan, ogi-koskor sikuak zaborrara botatzen ditugu. Uste dut konponbidea birziklatzea izan daitekeela. Esaterako, edukiontzi batzuk jar daitezke ogi-koskorrak botatzeko. Gero, esandako ogia okindegi batzuetara eraman daiteke eta han prestatu. Zertarako? ez dakit, igual saltzeko edo dohainik emateko....

    Mariola | 2008-01-07 - 20:35:22 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!