Hutsuneak betetzeko
MARKOS ZAPIAIN eibar.org/blogak/zapiain
2007ko zemendixaren 19a, astelehena
Soinketa, Matematika, Filosofia[kalakakoak]
Soinketa orduei eutsi beharko litzaieke. Nerabeen zaletasun berriak sedentarioak dira: zappinean etzanik, eseririk txatean. Pizza jaten dute gainera 1_______, eta doneteak. Frexkatzeko premia larria dute gure gazteen hormonek eta gantzek. Ez badira apur bat mugitzen, 20 urte bete baino lehen 2___________ ditu kolesterolak.
Kasu bakar batean dirudi 3___________ Soinketari orduak kentzeak: baldin ordu horiek Filosofiari emango balitzaizkio. Zeren Filosofiak gaur egun duen ordu kopuruak ez baitu behar bezala erakusten 4_________ behar duela izan ikasketen bihotza. 5________, ordutegiaren aldaketa berri honek ikasgaien berregituratze orokor bati bidea eman beharko lioke, ikasgai bakoitzaren oinarri filosofikoa garatze 6______, eta oinarri horien arteko lotura ahal bezain argi eta sistematikoena.
Kontua da Filosofiaz gainerako ikasgaiek ezin dutela beren funtsaren berri eman, Filosofia baliatu 7________.
Esaterako, Matematikan, ikasleek arazoak ebazten dituzte, baina 8________. Zertara datoz horrenbeste ariketa, zein da problemen zentzua? Historiako Matematikari handienak oso gizon apasionatuak izan dira, eta bizi izan dituzten pasioak 9______ filosofikoak izan dira: espazioa, infinitua… Ordea, Institutuko ekuazio eta integral hutsekin biografia apasionatu horiek baztertzen dira, lur hartu barik airean 10________ dabilen bizikleta-gurpila antzo. Matematikaren esentziari buruzko galderari ezin zaio hizkuntza matematikoaren bidez 11________. Matematikaren esentzia ezin du Matematikak azaldu, Filosofiak baino.
berez / itsu-itsuan / aldi berean / ihardetsi /
akabatuko / batik bat / halatan / ezean /
zilegi / aldera / biraka
Hobe genuke, ikasgai bat gainerako ikasgaien zerizana azaltzeko erabiltzea, eta ez jadanik aski onkeriazkoa den curriculumari “Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Heziketa” kurtsi hori eranstera mugatu. Ito egingo gaitu azkenean politikoki zuzenak. Ikasleak berehala ohartuko dira 12_________ “Heziketa” berri hori irakasleen, politikarien eta oro har helduen kontzientzia gaiztoa xuritzeko beste tramankulu astun horietako bat dela: ezin gosea, hilketak eta tortura desagerrarazi, ezin herritarrak legea 13________ senti dezan lortu, eta konpentsatzeko ikasle koitaduei txintxoak izateko eta arraza guztiak direla errespetagarriak behin eta berriro errepikatu behar, aurretik mila bider entzun ez balute bezala…
Ez ote da egokiagoa “Herritartasunerako Heziketa”ri eskaini nahi zaion ordua gazteari ikasten ari den guztia perspektiba orokor batean kokatu ahal izateko baliabideak eskuratzeari ematea, 14________ , hipokresia gutxiago eta eduki sendoagoak oferendatzea?
Eusko Legebiltzarrean, 15__________ Filosofiaren alde, hala Soinketaren, PPko Iñaki Oiartzabalek egin du, adore handiz. Agur eta ohore, Iñaki.
Dena den, ariketa fisikoa gure gazteria usteltzen ari den kuadrillismoa eta komunikakeria gainditzeko ere erabil liteke. Honelaxe: DBHko laugarren mailaren amaieran, udaberrian, eta Beharrezko Ikasketen titulua eskuratzeko beharrezko baldintza 16__________, ikasleek, bat-banaka, ilargi beteko gau batez, ondo afaldu ostean, gaueko hamarretan basora edo leku morturen batera joan beharko lukete, eta konpon daitezela bakardadearekin, beldurrarekin, otsoekin eta mugikor barik. Soilik 17_________ egunsentia loratu ondoren itzuli ahalko lirateke etxera. Eta, bizirik bueltatuz gero, soilik orduan jasoko lukete titulu akademiko ofiziala.
gisa / nola / delako / behin / bere / alegia
Erantzunak: 1. aldi berean. 2. akabatuko. 3. zilegi. 4. berez. 5. Halatan. 6. aldera. 7. ezean. 8. itsu-itsuan. 9. batik bat. 10. biraka. 11. ihardetsi. 12. delako. 13. bere. 14. alegia. 15. nola. 16. gisa. 17. behin

Zabaldu
del.icio.us