Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Geure gauzatxuak

02/02/2008 GMT 1

M Carmen(e)k atenditu zaitu

barrutia5 @ 00:45

Holantxe dakar Eroskiko ticketak, erosketa txarteltxuak. Ba hiztegian begiratuz gero, atenditu ez dugu topatuko.
Ni neu Eroskirekin nago!! Atenditu ahozko euskeran bada/badago/existitzen du/da. Tradizioan ere bai, nahiz eta hain ugaria ez den antza. Bestela, zer esango dugu? ...harrera egin dizu? (non, gela baten? etxean? bulego baten?)... arreta... arreta zer?... kobratu dizu? Bai, hori bai, hori ez zaie ahazten.
Ba horixe, garbizaleegiak direla hiztegiak, euskaltzainak eta enparauak. Zelako gogoa Euskaltzaindia kritikatzeko... beno, hurrengo baterako/batzuetarako utziko dut hori.
"M Carmen(e)k atenditu zaitu" ezin hobeto dago, hoba ez!

Erantzunak

Erantzunak(4) »

  1. Atenditu ez da hiztegian egongo, baina Eroskiko kutxan dagoenak (kajera?) egiten duena ez dakit kobratzetik harago ote doan.

    Benito | 2008-02-02 - 22:55:51 GMT 1 #

  2. Aurreko egoera batzuetan gertatu den moduan, hitz bat zabaltzen denean, Euskaltzaindiak ontzat hartuko du eta hiztegian agertuko da.

    Gainera, hori hizkuntza guztiekin gertatzen bada, euskararekin... zergatik ez?

    Sonia Ortega | 2008-02-10 - 19:53:55 GMT 1 #

  3. Bai egia da, baina onartu arte, badaezpada, ez jarri idazlan batean...

    mariola | 2008-02-11 - 12:35:27 GMT 1 #

  4. Ba nirekin lasai asko erabil dezakezue atenditu, eta tardatu ere bai, hori ere baztertuta dago koitadua...

    Eneko | 2008-02-11 - 16:14:12 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!