Hillary ala Obama?
Badirudi Obama Hillaryri nagusituko zaiola, ala ez? Nire galdera hauxe da: zuek zeinek irabaztea gura zenukete? Hillaryk irabazten badu, presidente bihurtzen den lehenengo emakumea izan daiteke (errepublikarrei irabazten badie, jakina). Eta Obamak irabazten badu, presidente bihurtzen den lehenengo beltza. Emakume beltzik egongo balitz, ezaugarri biak batera edukiko lituzke! Condoleeza Rize errepublikarra beltza eta emakumea da, baina eskerrak ez dena aurkezten.
Ba horixe. Gainera benetan ez dakigu bakoitzak zer egingo duen/lukeen.... baina tira, zein gustatzen zaizue gehien? Niri Hillary gustatzen zait emakumea delako eta gainera senarrarena eta Monica Lewinskirena jasan behar izan zuelako...
Emazteak kontatu dit, telebistan Obamaren mitin bat ikusi duela (zatitxu bat), Idahon, euskaldun asko dagoen lekuan. Halako batean, jende artetik batek ozen esan ei du: “Gora Obama!”, eta jendeak erantzun ei du: “Gora!” (euskeraz)... Holakorik! Dena den, seguru hango euskaldunen artean ere denetarik dagoela.

Zabaldu
del.icio.us
Neuk nahiago nuke Hillary irabaztea. Batetik, badirudi Hillary bera izan zela Presindente isilpean bere senarraren bi agintalditan.
Bestetik,nire ustez, Hillary azkar eta ausart askoa da, bestela nork atera dezake aterramendurik desleialtasun batetik? Hots, Hillaryren agerrialdietan asko baliatzen da Bill Clintonaren desleialtasunaz, izan ere, telebistako kate batean negar eta guzti egin du gai honi buruz hitz egin eta gero boto gehiago eskuratzeko asmoz eta boto gehiago eskuratuko ez ditu,ba! ;-p
Estibaliz | 2008-02-14 - 21:00:17 GMT 1 #
Gora Obama!
http://www.youtube.com/watch?v=bIvh2_lcwh4
irakurlea | 2008-02-15 - 13:43:15 GMT 1 #
Ba negar egiteak botoak eman bazizkion Hillaryri, beste negarralditxu bat egin beharko du, bestela... Obama president!
Eneko | 2008-02-16 - 23:23:55 GMT 1 #