Adria carero
Gaur dentistarenera joan naiz eta itxaroten nagoela, Clara edo honetariko aldizkari bat hartu dut.
Adria sukaldariari egineko entrebista bat leidu dut. Bere jatetxeko menua 180 euroan dagoela eta ez dela karua, platerak zelan egiten dituzten kontuan hartuta. Bere iritziz, gainera, bost urte barru gaurko prezioak boskoiztu egingo dira. 180 euro 30.000 pta badira, bider bost, 150.000 pta izango lirateke, ezta? Karu antza, lagun baten bazkaria.
Arzakek ere telebistan, orain urte batzuk, horrelakoxe gauza bat esan zuen: bere jatetxeko menua: 16.000 pezeta, pezetak ziren orduan. "Nada que no te gastes un sábado de copitas".
Nik ez dinot sukaldari onak ez direnik, baina beste galaxia baten bizi dira eta komentario eta prezio horiek ez dira edozein aldizkaritan eta edozein telebistatan agertzeko modukoak. Jende normalarentzat uste dut heavy samarrak direla horrelako iritziak.
Enpin, beste egun baten dentistak zenbat kobratu didan kontatuko dizuet.

Zabaldu
del.icio.us
Bai, entzunda neukan eta, gainera, esan dit lagun batek ez dela hainbesterako. Nik badakit jantoki horiek ez ditudana inoiz ezagutuko baina, egia esan, bost axola. Zenbat jantoki onak daude Euskal Herrian prezio arruntekin??? Haietara joan behar dugu ba!!!!!!
Mariola | 2008-02-27 - 21:00:55 GMT 1 #